Bilbao Basket
2024/12/10 - 16:46
Bilbao Basket Choleten aurka arituko da, gaur, Miribillan, FIBA Europa Kopako partida garrantzitsuan
Neurketa 20:00etan hasiko da, eta ETB4n eta eitb.eus.en izango da ikusgai, zuzenean. Bilboko taldearen aurkaria lider dabil Frantziako Ligan, eta, Bilbao Basketek ere egin zuenez, garaipena eskuratu zuen bigarren faseko lehen jardunaldian.
2024/12/05 - 10:28
Bilbao Basketek garaipena bereganatu du Sassariren kontra (89-91), eta ondo ekin dio Europa Kopako 2. faseari
Bilboko taldeak Italiakoa menderatu du 89-91eko emaitzarekin FIBA Europa Kopako bigarren faseko lehen jardunaldian. Hala, bada, talde bizkaitarrak bere 100. garaipena lortu du Europan.
2024/12/04 - 11:25
Surne Bilbao Basketek Italian ekingo dio gaur FIBA Koparen bigarren faseari
Dinamo Sassari izango du aurkari, eta norgehiagoka EITBn ikusteko aukera egongo da: ETB4n eta eitb.eus-en, streaming biez, 20:30ean hasita.
2024/12/01 - 10:19
Bilbao Basketek hirugarren porrota jarraian jaso du Zaragozan (82-71)
Surne Bilbao Basketek hirugarren porrota jarraian jaso du larunbat honetan Endesa Ligan, Casademont Zaragozaren aurka 82-71 galduta.
2024/11/26 - 15:18
Bilbao Basketek Bilbao Arenan jokatuko ditu Europa Kopako bigarren faseko etxeko partidak
Bilboko taldeak Casillan jokatu ditu txapelketako lehen faseko etxeko neurketak; orain, ordea, azken urteetan ohiko duen kantxara itzuliko da, bigarren faseko etxeko norgehiagokak jokatzeko.
2024/11/17 - 20:58
Surne Bilbao Basketek galdu egin du Joventuten aurka jokatutako partida (79-95)
Kataluniako taldea nagusi da neuketa osoan. Atsedenaldian, beltzezko gizonak 35 eta 43 izan dira aurretik, eta hirugarren laurdenean 55 eta 56 hurbildu dira, baina Juventutekoek ez diete aukerarik eman eta garaipena poltsikoratu dute.
2024/11/14 - 15:19
Surne Bilbao Basketek Sardinian ekingo dio FIBA Europe Cupeko bigarren faseari, Dinamo Sassariren kontra
Beltzezko gizonek Cholet eta Le Portel Frantziako taldeak eta Sardiniako Dinamo Sassari izango dituzte aurkari. Talde bakoitzeko lehen bi sailkatuek lortuko dute final laurdenetarako txartela.
2024/11/14 - 09:27
Bilbao Basket multzoko lehen postuan igaroko da Europa Kopako hurrengo fasera
Beltzezko gizonek BC Prievidza Eslovakiako taldea garaitu dute Casillan (87-66), eta J multzoko buruan amaitu dute.
2024/11/13 - 08:43
Multzoko lidertza jokoan, Bilbao Basket vs Prievidza partidan; gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
Bilboko taldeak bostetik bost partida irabazi ditu Europako Kopan, eta J multzoko liderra da. Asteazken honetan, partida bakarra galdu duen BC Prievidza izango du aurkari; multzoko lidertza izango dute jokoan. Neurketa 20:00etan hasiko da.
2024/11/12 - 12:33
Rabasedak aste batzuk emango ditu jokatu ezinda, ezker eskumuturreko eskafoidea hautsita duelako
Bilboko taldeko kapitainak hautsita du ezker eskumuturreko eskafoidea. klubak ez du zehaztu Xavi Rabaseda jokatu gabe egongo den epea, baina argi dago partida batzuk-batzuk galduko dituela.
2024/11/10 - 17:24
Bilbao Basketek luzapenean galdu du Gironaren aurka (100-94)
Basquet Gironak garaipena lortu du Surne Bilbao Basketen aurka (100-94) Endesa Ligan. Jaume Ponsarnauren taldea nagusi izan da partidaren zati handi batean, baina une erabakigarrian amore eman du eta laugarren porrota jaso du zazpi jardunalditan.
2024/11/06 - 23:49
Bilbao Basketek BC Kutaisi hartu du mendean, 91-63, eta oso indartsu jarraitzen du FIBA Europa Kopan
Jaume Ponsarnauren gizonek txapelketako fase erregularrean orain arte jokatutako bost partidak irabazi dituzte, eta lider jarraitzen dute J multzoan. Azken jardunaldian, hurrengo asteazkenean, BC Prievidzaren aurka arituko dira, eta multzoko aurreneko postua izango da jokoan.
2024/11/06 - 09:39
Bilbao Basket-Kutaisi partida, zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en
Beltzezko gizonak FIBA Europe Cupeko bosgarren garaipenaren bila kantxaratuko dira gaur gauean, etxean, Georgiako Kutaisi taldearen kontra, 20:00etatik aurrera.
2024/11/03 - 00:34
Bilbao Basketek aise irabazi du Granadan (72-84)
Surne Bilbao Basketek Endesa Ligako garaipenarekin topo egin zuen berriro eta dagoeneko hiru garaipen lortu ditu Covirán Granadaren pistan 72-84 irabazita.
2024/10/30 - 22:33
Bilbao Basket argi nagusitu da, beste behin, FIBA Europa Kopan, Balkan Botevgraden aurka (62-93)
Jaume Ponsarnauren gizonek txapelketako J multzoko lehen postuan jarraitzen dute, orain arte jokatutako lau partidak irabazita. Asteazkenean Bulgarian izandako neurketan, Bilbao Basketek nagusitasun handiz hartu du mendean sailkapeneko azken postuan dabilen Balkan Botevgrad.
2024/10/30 - 12:31
IDK Euskotren eta Bilbao Basket, Europako laugarren garaipenaren bila
IDK Euskotrenek 17:00etan jokatuko du Belgraden, Izar Gorriaren aurka, Eurokopan, eta Bilbao Basketek Balkan Botevgraden aurka jokatuko du, 18:00etatik aurrera, FIBA Europa Kopan. EITBk bi topaketak emango ditu.
2024/10/27 - 20:53
Valentziak mendean hartu du Bilbao Basket, bigarren zatian partidari buelta emanda (98-103)
Surne Bilbao Basketek galdu egin du Valentziaren aurka Miribillan. Partidako lehen zatian nagusi izan da, baina etxekoen akatsek markagailua iraultzeko aukera eman diete bisitariei bigarren zatian.
2024/10/23 - 00:15
Bilbao Basketek BC Prievidza menderatu du, 61-84, eta partidarik galdu gabe jarraitzen du FIBA Europa Kopan
Txapelketako fase erregularreko hiru jardunaldi jokatuta, Euskal Herriko taldeak hiru garaipen ditu, denak oso argiak. Asteartean, gainera, aurreneko bi partidetan ere garaile atera den multzoko beste taldea hartu du mendean, horren etxean.
2024/10/22 - 12:46
Surne Bilbao Basket, Europe Cupeko multzoen faseko hirugarren garaipenaren bila
Eslovakian jokatuko duten norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, streamingez, eitb.eus atarian, 19:00etik aurrera.
2024/10/20 - 01:43
Bilbao Basketek galdu egin du Kanaria Handian (80-67)
Surne Bilbao Basketek ondo hasi du Kanaria Handiaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida. Neurketa parekatua izan da, baina azken laurdenean 21-9ko partziala egin du etxeko taldeak, eta hortxe egin dio ihes garaipenak Bilboko taldeari.