Bilbao Basket
2025/06/25 - 15:27
Marvin Jonesek Bilbao Basket utziko du
2024-25 denboraldian izan da estatubatuarra Bizkaiko taldean; partidako, batez beste, 8,6 puntu sartu eta 3,5 errebote hartu ditu Endesa Ligan, eta 8,4 puntu eta 3,8 errebote FIBA Europa Kopan.
2025/06/24 - 17:44
Abdur-Rahkmanek ez du Bilbao Basketen jarraituko
Eskolta estatubatuarrak, partidako, batez beste, 10,4 puntu sartu eta 2,1 asistentzia eman ditu Endesa Ligan, eta, FIBA Europa Kopan, 10,4 puntu eta hiru asistentzia, 2024-25 denboraldian.
2025/06/20 - 17:37
Darrun Hilliard, Surne Bilbaoren lehen fitxaketa
32 urteko hegaleko estatubatuarra Unics Kazan taldetik dator.
2025/06/14 - 21:51
Saskibaloiak Bilboko Areatza hartu du
200 taldek eta 800 jokalarik baino gehiagok eman dute izena Bilbao Jokoan maila eta adin guztietako lagunentzat antolatutako torneoan. 12 saskibaloi pista jarri dituzte txapelketa honetarako.
2025/06/06 - 21:16
Ruben Dominguezek ez du Surne Bilbao Basketen jarraituko, eta Estatu Batuetako Unibertsitate Ligan arituko da
Klubak baieztatu duenez, Ruben Dominguezek ez du euskal taldean jarraituko datorren denboraldian, eta Texas A&M taldean jokatuko du, AEBko Unibertsitate Ligako I. mailan.
2025/06/03 - 14:50
Xavi Rabaseda: ''Zorionekoa naiz, hiru urte zoragarri bizi izan ditut Bilbon''
Xavi Rabaseda jokalari kataluniarrak agur esan dio Bilbao Basketi astearte honetan emandako prentsaurrekoan, hiru denboraldiz beltzezko gizonekin jokatu ostean.
2025/05/31 - 00:03
Bilbao Basketek Barçaren aurka galdu du Ligako azken jardunaldian (68-85)
Surne Bilbao Basketek 68-85eko emaitzarekin galdu du Barçaren aurka Endesa Ligaren itxieran. Partidaren hasiera kaskarrak Kataluniako taldearen alde makurtu du balantza, eta garaipena lortu du.
2025/05/30 - 22:13
Hlinason islandiarrak bi denboraldirako berritu du Bilbao Basketekin
27 urte eta 2,16 metroko altuera duen eskandinaviarra Bilbao Basketen aritu da azken bi denboraldietan, eta 30 urte betetzear dagoen arte sinatu du.
2025/05/19 - 00:25
Zaragozak mendean hartu du Bilbao Basket Miribillan, bi luzapenen ostean (104-111)
Casademont Zaragozak bi luzapenen ostean irauli du Surne Bilbao Basketen aurkako partida Miribillan, 104-111ko emaitzarekin.
2025/05/11 - 18:23
Bilbao Basketek salbazioa ziurtatu du eta Leyma Coruña Bigarren Mailara jaitsi da
Surne Bilbao Basketek beste urtebetez Endesa Ligan jarraituko duela ziurtatu du matematikoki, Leyma Coruña Miribillan 79-67 garaituta.
2025/05/03 - 23:58
Bilbao Basketek galdu egin du Joventuten aurka Badalonan (87-79)
Surne Bilbao Basket 87-79 galdu du Joventuten aurka Badalonan jokatu duen partida. Kataluniako taldeak ia hiru hilabete zeramatzan etxean irabazi gabe.
2025/04/29 - 21:24
Bilbao Basket Bizkaiko Batzar Nagusietan izan da, FIBA Europa Kopa irabazita
Bilboko taldea Gernika-Lumon izan da astearte arratsaldean, eta omenaldia egin diote Bizkaiko Batzar Nagusietan; Europako titulua eskaini die, hala, lurraldeko herritar guztiei.
2025/04/27 - 22:04
Bilbao Basket markagailua iraultzetik gertu geratu da Murtziaren aurka, baina luzapenean galdu du (80-83)
Bilbao Basket Murtziaren aurkako markagailua iraultzetik gertu geratu da Endesa Ligako 29. jardunaldian, partida luzapenera eramanez, baina porrot egin du (80-83).
2025/04/27 - 19:28
Surne Bilbao Basketek FIBA Europa Kopa eskaini die bere zaleei Miribillan
Surne Bilbao Basketek Europa FIBA Kopa eskaini die zaleei, asteazkenean Grezian irabazitakoa, Murtziaren aurkako Endesa Ligako partidaren atarian.
2025/04/25 - 21:52
ARGAZKIAK: Surne Bilbao Basketeko jokalariei egindako harrera
Surne Bilbao Basketeko jokalariei harrera beroa egin diete zaleek Bilboko udaletxean, FIBA Europa Kopa irabazi eta gero. Bizkaiko taldeak historian lortzen duen lehen titulua da.
2025/04/25 - 21:50
Marea beltzak harrera egin dio Bilbao Basketi, FIBA Europe Cup irabazi ostean
Milaka zalek harrea egin diote Surne Bilbao Basketi Bilboko udaletxean, joan den asteazkenean Grezian 'beltzezko gizonek' irabazi zuten FIBA Europa Kopako titulua dela eta.
2025/04/24 - 13:49
Bilbao Basketen jaia eta ospakizunak, etxera bueltako bidaian
Surne Bilbao Basketek Europako Kopa irabazi du, joaneko partidan PAOK gailendu den arren. Salonikan jokatutako itzuliko partidaren ostean bereganatu du titulua Bilboko taldeak. Etxera bueltako bidaia luzea izan da, baina festa eta ospakizunak izan dira nagusi.
2025/04/24 - 13:20
Isabel Iturbe Bilbao Basketen presidenteari elkarrizketa, gaur gauean, ETB2n
Surne Bilbao Basket Europa Kopako txapelduna da, eta tituluaz hitz egiteko klubaren presidentea egongo da EITB Kirolak saioaren platoan. Elkarrizketa ETB2n izango da ikusigai, 21:45etik aurrera.
2025/04/24 - 01:55
Tomasz Gielo, pozarren, Europa Kopako txapeldun izan ondoren: ''Jo eta ke, irabazi arte!''
Tomasz Gielo Bilbao Basketeko jokalariak EITBko Aitor Sainz lankideak egindako elkarrizketa "Jo eta ke, irabazi arte!" abestiarekin agurtu du. Beltzezko gizonen zaleek Bilbao Arenako harmailetan sarri-sarri abesten duten doinua
2025/04/24 - 01:50
PAOK Salonika vs Surne Bilbao Basket FIBA Europa Kopako finaleko itzuliko partidaren laburpena
Bilboko aldeak bi puntuz galdu du, baina, joaneko partidan (Bilbon) zazpi puntuko aldea eskuratu zuenez, FIBA Europa Kopako txapelduna da.