Bilbao Basket
2025/11/16 - 22:23
Bilbao Basketek galdu egin du Real Madrilen aurka, lehiakor aritu bada ere (82-70)
Surne Bilbao Basketek gogor egin dio aurre Real Madrili Movistar Arenan, baina azken laurdenean indarrak ahitu zaizkio, eta, azkenean, 82-70 galdu du.
2025/11/11 - 23:25
Bilbao Basketek berriz irabazi dio Brnori (115-100), eta multzoko lehen postua lortzeko pauso bakarra behar du
Bilbotarrek aise irabazi diete txekiarrei berriro, baina Brnok bizkaitarrak zertxobait estutu ditu une batzuetan. Surne Bilbao Basketek bere saskiratze marka hautsi du berriro gaurko norgehiagokan.
2025/11/09 - 23:03
Bilbao Basketek Casademont Zaragoza irentsi du Miribillan (106-75)
Surne Bilbao Basket jaun eta jabe izan da Casademont Zaragozaren aurkako partidan, hasieratik bukaeraino, eta emaitza da horren erakusgarri: 106-75. Melwin Pantzar, Darrun Hilliard eta Justin Jaworski izan dira gehien nabarmendu diren jokalariak.
2025/11/05 - 22:05
Surne Bilbao Basketek Peristeriren aurka irabazi du eta multzoko liderra da FIBA Europako Kopan
Surne Bilbao Basketek 64-86 irabazi dio Peristeri BC taldeari Grezian, eta funtsezko garaipena lortu du FIBA Europe Cup txapelketan multzoko gorenean mantentzeko.
2025/11/01 - 23:27
Bilbao Basketek porrot egin du Manresaren aurka partida oso lehiatuan (79-77)
Surne Bilbao Basketek ezin izan dio Baxi Manresaren aurkako partidaren hasiera onari eutsi, eta, hirugarren laurdenean markagailua irauli duen arren, azken minutuetan aurkaria izan da nagusi.
2025/10/29 - 21:59
Bilbao Basketek emakumezkoen proiektua aurkeztu du
Emakumezkoen bi talde batuko dira bilbotarren harrobira. Kadete mailan eta junior mailan lehiatuko dira. Emakumezkoen saskibaloiari bultzada ematea eta bertako talentua lantzeko aukera zabaltzea da helburua.
2025/10/29 - 18:50
Bilbao Basketek Kutaisi jipoitu du Georgian (62-113)
FIBA Europa Kopako E Multzoaren bilakaera ikusita, pentsatzekoa zen Bizkaiko taldeak garaipen argia erdietsiko zuela gaur, eta beltzezkoek ez dute huts egin. Marka historiko berria ezarri dute Georgian 113 puntu saskiratuta.
2025/10/29 - 13:03
Bilbao Basketen eta Lointek Gernikaren neurketak, gaur, EITB Median
Batetik, beltzezko gizonek Georgiako BC Kutaisi 2010 taldeari egingo diote bisita Tbilisi Arenan, 16:00etan. Bestetik, Lointek Gernikak Uniao Sportivaren etxean jokatuko du, Azoreetan, 22:30ean. Bi hitzorduak ikusgai izango dira EITB Median.
2025/10/26 - 21:40
Bilbao Basketek garaipen argia lortu du Andorraren aurka (81-71)
Surne Bilbao Basketek autoestimua berreskuratu du igande honetan Miribillan, MoraBanc Andorrari 81-71 irabazita. Garaipen horrek Joventuten aurka jasotako porrot latza gainditzen lagunduko dio.
2025/10/21 - 21:23
Bilbao Basketek azken bi porrotak atzean utzi ditu, PUMPA Basket Brno Txekian jipoituta
Bizkaiko taldea nagusi izan da hasieratik amaierara, eta klubaren historian Europan lortutako garaipenik argiena erdietsi dute. Hlinason eta Krampeljek 17 puntura egin dituzte eta Fontek eta Pantzarrek 15 bana puntu sartu dituzte.
2025/10/21 - 19:35
Justin Jawroskik bihurdura dauka ezkerreko belaunean
Bilbao Basketeko jokalaria igandean lesionatu zen. FIBA Euro Cup txapelketan Brnoren aurkako partida jolastu ezingo duen arren, astearte arratsaldean probak egin ditu, eta lesioa ez omen da larria.
2025/10/19 - 19:32
Surne Bilbao Basketek jipoia hartu du Joventuten etxean (101-69)
Bizkaiko taldea Kataluniakoa baino okerrago aritu da, eta ligan partidarik galdu gabe jarraitzen du.
2025/10/15 - 00:49
Surne Bilbao Basketek galdu egin du Peristeriren aurka FIBA Europe Cup txapelketan (81-84)
Bilboko taldeak galdu egin du Miribillan, Peristeriren aurkako abantaila handia izan duen arren. Peristerik bere momentua aprobetxatu du norgehiagokaren azken txanpan.
2025/10/13 - 17:08
Bilbao Basketek FIBA Europa Kopari ekingo dio, berriz txapeldun izateko asmoz
Surne Bilbao Basketek asteartean abiatuko du FIBA Europa Kopako ibibidea, Greziako Peristeriren aurkako partidarekin. Berriz ekarri nahi dute etxera garaikurra. Jaume Ponsarnau entrenatzailearekin hitz egin dugu.
2025/10/12 - 23:27
Bilbao Basketek denboraldiko lehen garaipena lortu du Burgosen aurka (95-85)
Bigarren laurden bikaina eginda,27-10eko partzialarekin, Bilbao Basketek garaipena bideratu du Endesa Ligako bigarren jardunaldian.
2025/10/05 - 00:26
Bilbao Basketek Unicajaren aurka galduta hasi du Liga (86-68)
Surne Bilbao Basketek 86-68ko emaitzarekin galdu du Unicajaren etxean Endesa Ligako 1. jardunaldian.
2025/10/02 - 13:50
Ponsarnau, Unicajaren kontrako partidaz: ''Sendo egon behar dugu, eta gure momentuen zain egon''
Jaume Ponsarnau Bilbao Basketeko entrenatzaileak asteburuan Unicajaren aurka jokatuko duten neurketa aztertu du gaur prentsaurrean. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/10/01 - 22:51
Martin Krampelj: ''Oso talde ona daukagula uste dut, talde bat baino gehiago ezustean harrapatuko ditugu''
Surne Bilbao Basketek Martin Krampelj jokalari esloveniarra aurkeztu du. 30 urteko jokalariak ACB Liga ezagutzen du, eta Eurobasketen ere jokatu du Esloveniarekin.
2025/09/30 - 22:51
Normantas: ''8 urtez aritu naiz maila altuan jokatzen; esperientzia hori da taldeari egingo diodan ekarpena''
Margiris Normantas lituaniarra Bilbao Basketen jokalaria da dagoeneko. Klubak gaur goizean aurkeztu du, eta jokalariak energia, balio aniztasuna eta agresibitatea ekartzea espero du.
2025/09/29 - 15:14
Surne Bilbao Basket gogotsu, denboraldiko erronkei aurre egiteko
Tryggvi Hlinason jokalariak eta Jaume Ponsarnau entrenatzaileak hitz egin dute hedabideen aurrean.