Bilbao Basket
2023/10/16 - 20:27
Kristian Kullamae, jardunaldiko MVP: ''Inoiz egin dudan partidarik onena jokatu nuen, eta oso pozik nago''
Surne Bilbao Basketeko eskolta izan da jokalaririk onena Endesa Ligako bosgarren jardunaldian; horretan, Bizkaiko taldeak Coviran Granada menderatu du, 94-93. Prentsaurrekoan, estoniarrak, halaber, FIBA Europe Cupeko neurketa izan du hizpide; Anwil Wloclawek du aurkari Bilbao Basketek, asteazkenean.
2023/10/14 - 22:51
Surne Bilbao Basketek Coviran Granada garaitu du, Miribillan (94-93)
Andaluziako taldeak ezin izan dio Adam Smithek, Kristian Kullamaek eta Sacha Killeya-Jonesek osatutako hirukoteari aurre egin.
2023/10/08 - 18:32
Pantzar eta Killeya-Jonesek gidatu dute Bilbao Basketen garaipena UCAM Murtziaren aurka (77-68)
Melwin Pantzar antolatzaileak eta Sacha Killeya-Jones pibotak Surne Bilbao Basketen garaipen bikaina bideratu dute Miribillan, UCAM Murtzia taldearen aurka (77-68), azken laurdenean itxi behar izan duten partida batean.
2023/10/06 - 19:16
Ponsarnau: ''Nik Hakanson txalotuko dut''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Jaume Ponsarnau Surne Bilbao Basketeko entrenatzaileak adierazi duenez, igandean Ludde Hakanson txalotuko du, Suediako joko-antolatzailea UCAM Murtziako jokalari gisa Miribillara itzuliko denean.
2023/10/05 - 01:38
Bilbao Basketek, azken minutuan 0-5eko partziala egin duela, Obradoiroren etxean irabazi du (77-78)
Jaume Ponsarnauren taldeak asmatu egin du partidako une erabakigarrietan, eta, horrenbestez, aurreneko aldiz gailendu da bisitari gisa denboraldian.
2023/09/29 - 17:53
Jaume Ponsarnau: ''Uste dut proposamena oldarkorra izango dela bi taldeen aldetik''
Bilbao Basketek Baskoniaren aurka jokatuko du, larunbatean, Buesa Arenan. "Uste dut une honetan bi staff-etako inork ez duela kontrol osorik, eraikitzen ari diren bi talde direlako". Era berean, "biharko partidan, bi taldeen proposamena oldarkorra izango dela uste dut", adierazi du Jaume Ponsarnauk.
2023/09/24 - 21:53
Bilbao Basketek sentsazio onekin eta Andorraren aurkako garaipen argiarekin ekin dio denboraldiari (95-73)
Surne Bilbao Basketek oso sentsazio onekin ekin zion 2023-2024 denboraldiari igande honetan, eta garaipen argia lortu du 95-73ko emaitzarekin MoraBanc Andorraren aurka, Endesa Ligara itzuli berri den taldea, atsedenaldira arte etxekoen nagusitasunari erantzun diona.
2023/09/20 - 00:30
Bilbao Basketek talde fisikoa eta azkarra izan nahi du, irabazteko eta ikusleek gozatzeko
Asteartean, Surne Bilbao Basketek "media day" izenekoa egin du. Taldea prest dago, denboraldi ofizialari aurre egiteko.
2023/09/19 - 17:19
Unai Barandallak Bilbao Basketeko lehen taldean hartuko du parte
21 urteko hegaleko jokalari bilbotarrak EBA ligako fitxa izaten jarraituko duen arren, lehen taldearekin entrenatzeaz gain, Europan ere jokatuko du.
2023/09/18 - 23:09
Bilbao Basketek aurkezpen ofiziala egin du, Bilborocken
Erakundeen eta babesleen artean azaldu dira Surne Bilbao Basketeko jokalariak eta entrenatzaileak. Endesa Liga asteburuan hasiko da, eta taldea ilusioz beterik dago.
2023/09/14 - 17:50
Bilbao Basketek bere entrenamendu-pista berria estreinatu du, Artxandako Kiroldegian
Bilboko taldeak bertan entrenatuko du hemendik aurrera, ACBko eta FIBAko arauen arabera birmoldatu duten pista batean. Jaume Ponsarnau Bilbao Basketeko entrenatzaileak kantxa aldaketari buruzko iritzia eman du.
2023/09/07 - 17:34
Bilbao Basket, talde-lana indartzen ''Tomatera' ontzian arraunean
Surne Bilbao Basket lanean ari da Ligari hasiera emateko. Ostegun honetan, kantxako lana eta arrauna uztartu dituzte. 'Beltzezko gizonak' Deusturen 'Tomatera' ontzian ibili dira Ibaizabalgo uretan.
2023/08/30 - 15:55
Tryggvli Hlinason: ''Bilbon jokatzeko gogotsu nago''
Bilbao Basketek Tryggvli Hlinason jokalaria aurkeztu du gaur. Zaragozatik dator, eta oso pozik agertu da aurrean duen proiektuarekin. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2023/08/17 - 20:33
Bilbao Basketek sei lagunarteko jokatuko ditu denboraldiaurrean
Lehena abuztuaren 26an izango da, Palentzia Basket talde igo berriaren aurka. Denboraldiaurrea irailaren 15ean amaituko da, Euskal Kopan, Baskoniaren aurka.
2023/08/16 - 23:25
Hlinason eta Killeya-Jones, gogotsu Bilbao Basketen lanean hasteko
Tryggvi Hlinason eta Sacha Killeya-Jones Surne Bilbao Basketen fitxaketetako bi Bilbon dira jada. Taldeak abuztuaren 14an ekin zion denboraldiaurreari; Hlinason eta Killeya-Jones, aldiz, laster sartuko dira talde-dinamikan.
2023/08/14 - 16:56
Jaume Ponsarnau: ''Gaitasuna batu nahi izan dugu exijentzia handiko denboraldi honi aurre egiteko''
Jaume Ponsarnau Bilbao Basketeko entrenatzaileak hedabideen aurrean azaldu duenez, ilusioz beteta ekingo diote denboraldi berriari. Ligako talde onenen artean egotea da helburua. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2023/08/08 - 18:26
Anwil Wloclawek, BC CSU Sibiu eta Caledonia Gladiators, Bilbao Basketen aurkariak FIBA Europe Cupen
2022-23 denboraldian, Poloniako Anwil Wloclawek taldeak irabazi zuen txapelketa; Errumaniako BC SBU Sibiuk hirugarren postuan amaitu zuen bere herrialdeko Liga; eta Caledonia Gladiatorsek BBL Trophy txapelketa irabazi zuen (British Basketball Leaguek antolatzen du).
2023/07/20 - 17:52
Bilbao Basketek FIBA Europe Cup txapelketa jokatuko du 2023-2024 denboraldian
Bilboko taldea, hala, hamaikagarren aldiz arituko da Europako txapelketan batean, eta FIBA Europe Cupen estreinatuko da. Txapelketa hori 2015-2016 denboraldian sortu zen, eta Anwil Wloclawek Poloniako taldea da egungo txapelduna.
2023/07/14 - 16:27
Alex Renfroe, Surne Bilbao Basketeko joko-antolatzaile berria
Jokalaria Coviran Granadatik dator, eta talde horrekin jokatu ditu joan den ikasturteko 34 partidak, batez beste 9,9 puntu, 5,2 asistentzia eta 13,1eko balorazioa 27 minutuan lortuta.
2023/07/12 - 16:47
Surne Bilbao Basketek bi urterako fitxatu du Thijs de Ridder hegal-pibot belgikarra
Belgikarra 20 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatzen ari da egunotan bere herrialdeko taldearekin, eta Belgikako Ligako gazterik hoberena eta seigarren jokalaririk hoberena izendatu zuten.