Europa Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek Frantziako JDA Dijonen aurka jokatuko du finalaurrekoetan, eta itzulikoa Miribillan egingo da

Joanekoa martxoaren 26rako aurreikusi dute, Palais des Sport Jean-Michel Geoffroy kantxan; itzulikoa, berriz, apirilaren 2rako, Bilbon jokatuko da.
Bilbao Basketen artxiboko irudia
Bilbao Basketen artxiboko irudia. EFE

Surne Bilbao Basketek Frantziako JDA Bourgogne Dijon taldearen kontra jokatuko du FIBA Europa Kopako finalaurrekoetan, asteazken honetan Tofas Bursa Turkian mendean hartuta hurrengo faserako sailkatu baitzen. Itzulikoa etxean izango dute, Miribillan.

JDA Dijonek MHP RIESEN Ludwigsburg garaitu zuen asteazkenean, eta hala lortu du finalaurrekoetarako txartela eskuratzea, 72-83. Joanekoan ere Frantziakoak izan ziren nagusi, 88-75.

Finalaurrekoetako lehen hitzordua martxoaren 26an izango da, Palais des Sport Jean-Michel Geoffroy kantxan, Dijonen; itzulikoa, berriz, apirilaren 2rako aurreikusi dute, Bilbao Arenan.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X