Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inglis, Bilbao Basketeko jokalari berria

Damien Inglis hegaleko pibota da, 26 urte ditu eta 2,06 metro neurtzen du. 2020-2021 denboraldian Eurokopa irabazi zuen Monakorekin.
Damien Inglis
Damien Inglis, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: Bilbao Basket

Surne Bilbao Basketek Damien Inglis hegaleko pibota fitxatu du, klubak astearte honetan iragarri duenez. Frantziarrak 26 urte ditu eta 2,06 metro neurtzen du. Iragan denboraldian Monakorekin Eurokopa irabazi zuen.

Inglisek 6,5 puntu eta 4 errebote erdietsi zituen batez beste Frantziako PRO A ligan. 2014an Drafteko 31. postuan aukeratua izan zen eta 2015-2016 denboraldian 20 partida jokatu zituen NBAn, Timberwolves taldearekin.

Larunbat honetan Valentziaren aurkako partidan debuta egin lezake Bilbao Basketekin, min hartuta dagoen Andrew Goudelock ordezkatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X