Lesioz jositako Baskoniak Euroligan daukan bolada txarra haustea bilatuko du Olympiakosen aurka
Gasteiztarrek, Euroligako azken sei partidak galdu dituzte, eta kontinenteko kantxa zailenetako bat bisitatuko dute, bertan greziarrek bi partida galdu dituzte soilik txapelketa guztietan, Panathinaikos eta Valentzia Basketen aurka.
Evan Fournier (Olympiakos) eta Tim Luwawu-Cabarrot (Baskonia); Argazkia: Europa Press
Lesioz betetako Baskoniak Euroligan daukan bolada txarra haustea bilatuko du Olympiakosen aurka, ostegunean, 20:15etatik aurrera. Gasteiztarrek, Euroligako azken sei partidak galdu dituzte, eta kontinenteko kantxa zailenetako bat bisitatuko dute, bertan greziarrek bi neurketa galdu dituzte soilik txapelketa guztietan, Panathinaikos eta Valentzia Basketen aurka.
Kosner Baskoniaren erizaindegira gehitu den azkeneko jokalaria Markus Howard izan da, pistatik bi edo hiru astez urrunduko dion giharretako arazo baten ondorioz. Rodion Kurucs, Tadas Sedekerskis, Khalifa Diop eta Jese Edwardek erez ezingo dute osteguneko norgehiagoka jokatu, Jese Edwardsen kasuan txapelketan inskribatzeko eperik ez dagoelako.
Tim Luwawu-Cabarrotek talde gasteiztarrarekin bidaiatuko du, baina erraldoi greziarraren aurkako neurketarako zalantza izaten jarraitzen du, jokalari frantziarrak azkeneko bi partidak galdu ditu, eta Paolo Galbiatik ez du jakingo jokalaria prest egonen den azkeneko ordura arte.
Bere aldetik, Georgios Bartzokasen taldeak ez ditu Keenan Evens eta Moustapha Fall erabilgarri izanen. Hala ere, greziarrak sailkapenaren bigarren postuan daude, eta motibazioarekin ailegatzen dira neurketara, izan ere, Euroligako liderra den Fenerbahce garaitu zuten, partida horretan Evan Fournien izan zen jokalari onena.
Kosner Baskoniak defentsan hobetu beharko du, garaipena lortu nahi baldin badu, izan ere, Euroligan puntu gehien jasotzen dituen taldea izaten jarraitzen du, eta txapelketan saskiratze gehien egiten duen bigarren taldearen aurka jokatuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jesse Edwardsek ACBn jokatzeko maila duela erakutsi nahi du Gasteizen
"Mutilak eta lantalde teknikoa ezagutzea zoragarria izan da. Taldearen inguruko gauza onak entzun besterik ez dut egin", azaldu du Baskoniako jokalari garai berriak (213 zentimetro). Pablo Prigioni Minessotan entrenatzaile izan duenaren eta Kai Edwards Espainian ibilitako anaiaren iritziak jaso ditu.
Kosner Baskoniak ateak itxita jokatuko du Hapoelen eta Makabiren aurka, ‘‘testuingurua dela eta"
Horrela, Arabako taldeak, Israelgo taldeen aurka etxean jokatu gabe zegoenak, Real Madrilek eta Bartzelonak hartutako erabaki bera hartu du.
Kosner Baskoniak porrota jaso du Burgosen (107-96)
Kosner Baskoniak 107-96ko emaitzarekin galdu du San Pablo Burgosen aurka Endesa Ligako 22. jardunaldian. Baskoniarrak atzetik joan dira ia partida osoan zehar, eta azken laurdeneko joera aldaketa ez da markagailua iraultzeko nahikoa izan.
Kosner Baskonia berandu esnatu da Sarajevon Dubairi egindako bisitan (100-94)
Galbiatiren taldeak zazpigarren porrota jaso du Europako txapelketan, jokalari gutxirekin iritsi baita neurketara, nahiz eta azken lau minutuetan 20 puntuko desabantaila iraultzetik gertu egon den.
30 urte bete dira Baskoniak 1996ko Errekopa irabazi zuenetik
Europa mailako lehen titulua izan zen talde gasteiztarrandako, eta bere etxean lortu zuen hain zuzen ere, PAOK Salonikaren aurka. Manel Comasek entrenatzen zuen Baskonia, taldeak Marcelo Nicola, Velmir Perasovic, Ramon Rivas, Jorge Garbajosa edo Kenny Green bezalako jokalariak zituen
Kosner Baskoniak Dubai taldearen aurka jokatuko du ostegunean Euroligan, Sarajevon
Paolo Galbiatiren taldearen aurkariak Bosniako hiriburuan jokatzen ditu etxeko partidak, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz. Dubaik lau garaipen lortu ditu jarraian Euroligan, eta txapelketan segitzeko aukerei eustea bilatuko du.
Kosner Baskoniak Jesse Edwards fitxatu du denboraldi amaierara arte
Trent Forrest, Endesa Ligako 21. jardunaldiko jokalari onena
Estatubatuarrak 18 puntu lortu, lau asistentzia eman eta bost errebote harrapatu zituen Buesa Arenan jokatutako azken partidan, Força Lleidaren aurka.
Kosner Baskonia garaiz esnatu da Lleidaren nagusitasunari buelta emateko (93-90)
Kosner Baskonia, Eugene Omoruyiren gidaritzapean, garaiz suspertu da Buesa Arenan, nagusi izaten ari zen Hiopos Lleidari aurre egiteko. Partidaren zati handi batean oso nabaria izan da aldea, baina azkenean 93-90 gailendu da Baskonia.