Euroliga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kosner Baskoniak Valentzia mendean hartuz nahi dio jarraipena eman Kopako tituluari

Partida Buesa Arenan jokatuko da, ostegunean, 20:30etik aurrera. Aurreikuspena da Kurucs, Diop eta Sedekerskis baja izanen direla, baina Galbiatik Markquis Nowell eta Kobi Simmons eskuragarri izanen ditu.

Baskoniako jokalariak: Cabarrot, Dakite

Baskoniako jokalariak. Argazkia: EFE

Kosner Baskoniak Valentzia Basketen aurka joktuko du 2025-2026 denboraldiko Euroligako hogeita bederatzigarren jardunaldian, ostegun honetan, Buesa Arenan, 20:30etik aurrera. Taldeak Errege Kopako finala irabazi ondoren jokatuko duen lehenengo partida izanen da hau, eta gainera etxean jokatuko du, beraz giro izugarria egotea espero da. Horrela, Paolo Galbiatiren taldeak arrakasta handi horri beste garaipen batekin jarraipena ematea bilatuko du.

Rodions Kurucs baja izanen da, bere taldekideei Kopan lagundu ahal izateko, orkatileko bihurduraz guztiz berreskuratu gabe jokatzearen ondorioz; Khalifa Diop eta Tadas Sedekerskis baja izanen dira baita ere, dauzkaten lesioen ondorioz. Markquis Nowell eta Kobi Simmons, berriz, eskuragarri egonen dira, Kopan parte hartu ezin izan ondoren.

Baskoniaren aurkariari dagokionez, Isaac Noguesek eta Kameron Taylorrek ezingo dute Pedro Martinezen taldeari lagundu. Valentzia sailkapenaren goialdean dabil; Valentziak 18 garaipen lortu ditu eta zortzi porrot izan Euroliga, denboraldi honetan, eta horrek sailkapenaren hirugarren postuan jartzen du Valentzia, Fenerbahce liderrak baino bi garaipen gutxiago eskuratuta.

Valentzia Euroligan punturik gehien egiten dituen bigarren taldea da, eta erasoan erreboterik gehien lortzen dituen hirugarrena. Bere estatistika txarrena jaurtiketa libreak dira; izan ere, txapelketako talde okerrena da, atal horretan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X