EUROLIGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniak mendean hartu du Alba Berlin eta Euroligako aukerei eusten die (85-68)

Gasteizko taldeak 10 garaipen ditu, elkarren segidan hiru neurketa irabazi ostean, eta txapelketan bizirik jarraitzeko itxaropenak elikatzen jarraitzen du.
Vanja Marinkovic Baskoniako jokalaria Alba Berlinen aurkako ekintza bat ospatzen.
Vanja Marinkovic Baskoniako jokalaria Alba Berlinen aurkako ekintza bat ospatzen. Argazkia: EFE

Bitci Baskoniak Euroligari helduta jarraitzen du, ostiral honetan Alba Berlin mendean hartu ondoren (85-68), fase erregularreko 30. jardunaldian. Etxeko taldea nagusi izan da ia neurketa osoan, eta hirugarren laurdenean soilik izan du zalantza talde alemaniarraren aurka.

Errebotean azaldutako nagusitasunak eta hiru puntuko marratik erakutsitako eraginkortasunak hamargarren garaipena eman die gasteiztarrei, hirugarrena jarraian Euroligan. Rokas Giedraitis (22 puntu), eta Wade Baldwin (16 puntu, 10 asistentzia eta 7 errebote) nabarmendu dira etxekoen aldetik batik bat.

Jaleen Smithen jokaldiak eta defentsa arloan egindako ahalegina izan dira Alemaniako taldearen gauzarik onenak, baina orohar ez du Arabako taldearen erritmoa hausteko erarik aurkitu.

Horrenbestez, Gasteizko taldeak 10 garaipen ditu, elkarren segidan hiru neurketa irabazi ostean, eta txapelketan bizirik jarraitzeko itxaropenak elikatzen jarraitzen du.

Fitxa teknikoa:

85 - Bitci Baskonia (21+23+20+21): Baldwin (16), Giedraitis (22), Fontecchio (12), Peters (3) y Costello (9) —hasierako bostekoa —, Raieste (-), Marinkovic (10), Enoch (6), Sedekerskis (7) eta Kurucs (-).

68 - Alba Berlín (19+12+29+8): Blatt (10), Smith (16), Delow (2), Sikma (2) y Lammers (8) —cinco inicial —, Schneider (3), Koumadje (2), Mattisseck (8), Da Silva (13) eta Zoosman (4).

Epaileak: Milivoje Jovcic (Serbia), Milan Nedovic (Eslovenia), Jurgis Laurinavicius (Lituania). Ez dute inor kanporatu.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X