Baskoniak ezin izan die hutsuneei aurre egin Atenasen (75-63)
Bitci Baskoniak galdu egin du beste behin ere Euroligan, oraingo honetan Panathinaikosi egindako bisitan (75-63), txapelketako 23. jardunaldian. Gasteiztarrek ezin izan diote aurre egin neurketari heldu orduko izandako baja ugarien zama handiari.
Baskoniak oso gaizki ekin dio lehiari, 22-8ko partziala jasota, bigarren laurdenean ezer gutxi hobetu ahal izan duena. Lehen zatia oso tristea izan da arabarrentzat, aitzakiarik gabekoa, bajak gorabehera, eta hortxe geratu da erabakita Panathinaikosen aurkako norgehiagoka. Neurketa galdu arren, Gasteizko taldea zortzigarren postutik hiru garaipenera dago oraindik ere, Efesek galdu egin baitu aste honetan.
Baskoniak covid-19ak eragindako bajekin bidaiatu du Greziara, eta, horrez gain, Costellok ezkerreko orkatila bihurritu du partidaren aurreko orduetan; ondorioz, Fontecchio, Giedraitis eta Enochek ia partida osoa jokatu behar izan dute. Etxeko taldea ere bajak zituela eta bolada txarrean murgilduta heldu da lehiara, baina 30 puntuko errenta izatera iritsi da azken laurdenean. Neven Spahijaren mutilak ezinean aritu dira, eta, besteak beste, lau asistentzia baino ez dituzte banatu lehen zatian.
Whitek, Evansek eta Nedovicek eraman dute partidaren kontrola etxekoen aldetik; beste aldean, ordea, Baskoniako jokalariek 13 saiakera egin dituzte hiruko jaurtiketetan, eta ez dute behin ere asmatu lehen zatian.
Bigarren zatiak ez du aldaketarik ekarri norgehiagokaren martxan, eta greziarren aldea handituz joan da (57-32).
Aldaketak egiteko aukera murritzak jokatzeko parada eman dio Alex Barrerari neurketako azken aldera, gasteiztarrek markagailuko emaitza itxuratzeko baliatu dutena.
Fitxa teknikoa:
75 - Panathinaikos OPAP (22+16+19+18): Nedovic (16), Bochoridis (3), Papapetrou (7), Okaro White (12) eta Evans (14) —hasierako bostekoa—, Kavvadas (4), Kaselakis (7), Avdalas (-), Jovic (6), Mantzoukas (2) eta Sant-Roos (4).
63 - Bitci Baskonia (8+12+12+31): Granger (7), Baldwin (16), Giedraitis (12), Fontecchio (11) eta Enoch (11) —hasierako bostekoa—, Lamar Peters (-), Raieste (-), Barrera (3) eta Marinkovic (3).
Epaileak: Luigi Lamonica (Italia), Fernando Rocha (Portugal) eta Saulius Racys (Lituania). Ez dute inor kanporatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskonia berandu esnatu da Sarajevon Dubairi egindako bisitan (100-94)
Galbiatiren taldeak zazpigarren porrota jaso du Europako txapelketan, jokalari gutxirekin iritsi baita neurketara, nahiz eta azken lau minutuetan 20 puntuko desabantaila iraultzetik gertu egon den.
30 urte bete dira Baskoniak 1996ko Errekopa irabazi zuenetik
Europa mailako lehen titulua izan zen talde gasteiztarrandako, eta bere etxean lortu zuen hain zuzen ere, PAOK Salonikaren aurka. Manel Comasek entrenatzen zuen Baskonia, taldeak Marcelo Nicola, Velmir Perasovic, Ramon Rivas, Jorge Garbajosa edo Kenny Green bezalako jokalariak zituen
Kosner Baskoniak Dubai taldearen aurka jokatuko du ostegunean Euroligan, Sarajevon
Paolo Galbiatiren taldearen aurkariak Bosniako hiriburuan jokatzen ditu etxeko partidak, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz. Dubaik lau garaipen lortu ditu jarraian Euroligan, eta txapelketan segitzeko aukerei eustea bilatuko du.
Kosner Baskoniak Jesse Edwards fitxatu du denboraldi amaierara arte
Trent Forrest, Endesa Ligako 21. jardunaldiko jokalari onena
Estatubatuarrak 18 puntu lortu, lau asistentzia eman eta bost errebote harrapatu zituen Buesa Arenan jokatutako azken partidan, Força Lleidaren aurka.
Kosner Baskonia garaiz esnatu da Lleidaren nagusitasunari buelta emateko (93-90)
Kosner Baskonia, Eugene Omoruyiren gidaritzapean, garaiz suspertu da Buesa Arenan, nagusi izaten ari zen Hiopos Lleidari aurre egiteko. Partidaren zati handi batean oso nabaria izan da aldea, baina azkenean 93-90 gailendu da Baskonia.
Kosner Baskoniak argi galdu du Parisen aurka (81-97), eta bolada txarrean jarraitzen du Euroligan
Euskal taldeak bost partida daramatza garaipenik lortu ezinik nazioarteko txapelketan. Paris Basketballen kontrakoan, Galbiatiren gizonak lehen laurdenetik izan dira atzetik markagailuan, eta Frantziako taldeak bigarren laurdenean hautsi du neurketa.
Kosner Baskoniak sailkapenaren azken postuetatik ateratzea bilatuko du ostiral honetan Parisen aurka
Arabarrak lesioen ondorioz ahuldutako talde batekin ailegatzen dira neurketara, aurretik ezagututako hutsunei, iparramerikar jokalariena, Rodion Kurucsena eta Matteo Spagnolorena gehitu dira.
Sedekerskisi eskuineko orkatilan ebakuntza egin diote berriro, eta denboraldi honetan ez du gehiago jokatuko
Bigarrenez egin diote horrelako ebakuntza bat. Lehenengoa abenduaren 11n egin zioten. Lituaniarra Eurobasketen min hartu zuen. Soilik 20 partida jokatu ahal izan ditu denboraldi honetan.
Galbiati: "Sedekerskisek ezingo du denboraldi honetan gehiago jokatu"
Lituaniarraren bigarren ebakuntza izango da, urtarrilean egindakoa kontuan hartuta. Udan, bere selekzioarekin Eurobasket txapelketa jokatzen ari zela, orkatilean egin zuen min.