Gasteizen geratuko da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giedraitisek ez du Unics Kazanen eta Zeniten aurka jokatuko

Baskoniako jokalariek Errusian egingo dute lo gaur, asteazkenean eta ostiralean partidak baitituzte.
Giedraitisen lesioa. Argazkia: EFE
Giedraitisen lesioa. Argazkia: EFE

Bitci Baskonia taldeko Rokas Giedraitis jokalariak hurrengo bi partidetan ezingo du parte hartu ezker orkatila minduta duelako.

UCAM Murtziaren aurkako partidan aspaldi mindutako orkatilan min egin zuen berriro. Beraz, aste honetan Euroligan Unics Kazan (asteazkenean) eta Zenit San Petersburgo (ostiralean) taldeen aurka jokatu beharreko partidetan ezingo da aritu.

Giedraitisek Murtziatik Gasteizera bidaiatu du, eta taldeak Errusiako bidea hartu du.

Jokalariak tratamendu medikoa hartuko du, asteburuan Buesa Arenan Real Madrilen aurkako partidan parte hartu ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X