Urtebeterako
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nik Stauskas NBAko jokalaria fitxatu du Baskoniak

Kanadarrak esperientzia handia du NBAn: 335 partida ofizial jokatu ditu Philadelphia 76ers eta Brooklyn Nets taldeetan, besteak beste.
Nik Stauskas, Baskoniako jokalari berria
Nik Stauskas, Baskoniako jokalari berria. Argazkia: @Baskonia

Kirolbet Baskoniak Nik Stauskas urtebeterako fitxatu duela iragarri du. Luxuzko fitxaketa da Velimir Perasovicek zuzentzen duen taldearentzat. Stauskasek NBAn egin du ibilbide profesional osoa.

Hegaleko jokalariak 25 urte ditu eta NBAko bost taldetan aritu da 2014an Sacramento Kings taldearekin debuta egin zuenetik.

Michigan estatuko unibertsitatean hasi zen jokatzen, eta jaurti zituen hirukoen % 45 sartu zituen. Baskoniako jokalari berriak esperientzia zabala du NBAn, Philadelphia 76ers eta Brooklyn Nets taldeetan, besteak beste. Aurretik, 2014ko Drafteko lehen txandan aukeratu zuen Sacramento Kings taldeak.

Stauskas lehen aldiz arituko da Ameriketako Estatu Batuetatik kanpoko talde batean. Lituaniar jatorrikoa izan arren, jokalariak Kanadako pasaportea du, eta, beraz, Europar Batasunetik kanpoko jokalari gisa arituko da Gasteizen, Pierria Henry joko-antolatzailearekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X