Ez diote kontratua berritu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laprovittolak ez du Baskonian jarraituko

Arabako klubak erabaki du jokalari argentinarrari kontratua ez berritzea. 2017ko urtarrilan fitxatu zuen Baskoniak gaur egungo entrenatzailea den Pablo Prigioni ordezkatzeko.
Nicolas Laprovittola. Argazkia: EFE
Nicolas Laprovittola. Argazkia: EFE

Baskoniak erabaki du Nicolas Laprovittola jokalariaren kontratua ez berritzea. Ondorioz, argentinarrak ez du Arabako taldean jarraituko datorren denboraldian. Kontratua amaitu zaio, eta klubak ez dio kontratua berritzeko eskaintza egin.

2017ko urtarrilan iritsi zen Laprovittola Baskoniara Pablo Prigioni ordezkatzeko. Gaur egun Prigioni da Arabako taldearen entrenatzailea. Guztira, Laprovittolak 36 partida jokatu ditu Bskoniarekin Sito Alonsoren aginduetara.

Aste honetan Rafa Luz, Jaka Blazic eta Kim Tillie jokalariek ez dutela Baskonian jarraituko jakinarazi du klubak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X