Baskoniak garaipen erosoa lortu du UCAM Murtziaren aurka
Baskoniak garaipena lortu UCAM Murtziaren aurka (71-92) Endesa Ligako 18. jardunaldiko partidan. Euroligan Olympiakosen aurka itxura kaskarra eman ostean, joko ona azaldu du Arabako taldeak Murtzian.
Parekatuta hasi da neurketa, baina lehen laurdenaren erdialdetik aurrera Baskonia hasi da nagusitzen eta abantaila hartu du markagailuan. Lehen hamar minutuak zortzi puntuko abantailarekin bukatu ditu Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak (10-18). Bigarren laurden bikaina egin du Gasteizeko taldeak eta Murtzia baino gehiago izan da jokoaren arlo guztietan. Honenbestez, 20 puntuko errenta eskuratu du Baskoniak partida atsedenaldira iritsi denean (23-43).
Partidaren gidoia ez da aldatu atsedenaltik bueltan. Baskoniak ez du sustorik hartu nahi izan, eta ez dio bere jokoa egiten utzi UCAM Murtziari. Nagusi izan da Sito Alonsok zuzentzen duen taldea eta 23 puntuko abantailarekin sartu da azken laurdenera (43-66). Amaierako hamar minutuetan UCAM Murtziak aldeak pixka bat murriztea lortu du une batez, baina Baskoniak ere erantzuna eman dio etxeko taldeari, norgehiagoka estutzea ez dutela nahi izan argi utziz. Azken hiru minutuetan berriro jaun eta jabe izan da Arabako taldea eta garaipen erosoa lortu du (71-92).
Fitxa teknikoa:
71. UCAM Murcia (10+13+20+28): Campazzo (9), Baron (2), Rojas (3), Radovic (18) eta Tumba (2) -hasierako bostekoa-, Benite (27), Llompart (3), Delía (7) eta Antelo (-).
92. Saski Baskonia (18+25+23+26): Rafa Luz (3), Beaubois (15), Hanga (-), Bargnani (17) eta Tillie (13) -hasierako bostekoa-, Voigtmann (7), Sedekerskis (-), Blazic (6), Diop (8), Budinger (7) eta Larkin (16).
Epaileak: Jose Antonio Martin Betran, Francisco Jose Araña Santana eta Rafael Serrano Velazquez.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak sendo jarraitzen du Virtusi irabazita (72-82)
Gasteizko taldeak bigarren garaipena lortu du etxetik kanpo, minutu askotan nagusi izan den partidan.
Kosner Baskoniak Makabiri irabazi dio, ateak itxita (101-98)
Baskoniarrek hirugarren laurden bikaina egin dute, eta partidan funtsezkoa izan den 40-19ko partziala sartu diote Israelgo taldeari.
Baskoniak laugarren garaipena jarraian lortu du Ligan, Baxi Manresa menderatuta (83-88)
Kosner Baskoniak bolada onean jarraitzen du, laugarren garaipena jarraian lortu baitu Endesa Ligan. Gasteizko taldeak Baxi Manresa garaitu du Nou Congosten, 83-88. 2-11ko partzialak eta Timothe Luwawu-Cabarrotek (27 puntu) eta Trent Forrestek (20 puntu) egindako lanak Baskoniaren alde jarri dute partida. Arabako taldeak 18 partida irabazi eta 7 galdu ditu orain arte.
Baskoniak berriro irabazi dio Real Madrili (98-96)
Gasteizko taldeak bere izaera berreskuratu du eta zuriak kolpatu ditu, duela bi hilabete Errege Kopako finalean bezala.
Kosner Baskoniak Casademont Zaragoza jipoitu eta sailkapeneko hirugarren postua eskuratu du (115-88)
Neurketa arabarren alde jarri da lehen minutuetatik, eta 38 puntuko errenta ere izan dute. Talde gasteiztarrak UCAM Murtzia 17 garaipenekin berdindu du sailkapenean. Aragoiko taldeak, aldiz, garaipen bakarreko aldea du jaitsiera postuekiko.
Kosner Baskoniak Andorrari irabazi dio, Forrest eta Luwawu-Cabarroten joko bikainarekin (79-88)
Kosner Baskoniak 79-88 garaitu egin du MoraBanc Andorra, Endesa Ligako 24. jardunaldian, Trent Forrestek (21 puntu) eta Luwawu-Cabarrotek (20 puntu) partida bikaina egin dutelarik. Hala, bolada onean jarraitzen du Ligan, eta laugarren postuari sendo heltzen ari zaio.
Kosner Baskoniak hobekuntza berretsi du Hapoel Tel Aviven aurka (118-109)
Gainera, errekorra jarri dute Euroligan, lehen zatian lortutako puntuen marka hobetuta (67-64).
Kosner Baskoniak Hapoel Tel Aviv jasoko du ostiralean, ateak itxita, Euroligan
Talde gasteiztarra txapelketan daukan zortzi porroteko aldi txarrari amaiera ematen saiatuko da, sailkapenaren bosgarren postuan dagoen taldearen aurka. Partida 20:30ean hasiko da.
Chima Monekek Kosner Baskonia geldiarazi du luzapenean (100-108)
Baskoniako jokalari ohiak neurketa bikaina jokatu du Buesa Arenan. Bere itzuleran, Nigeriako hegal-pibotak txalo baino txistu gehiago entzun behar ditu Gasteizen.
Kosner Baskoniak garaipenaren bidera itzuli nahi du Euroligan, Izar Gorriaren aurka, asteazkenean
Paolo Galbiatiren taldeak Europako txapelketako azkeneko zazpi partidak galdu ditu, eta sailkapenaren bederatzigarren postuan dagoen talde baten aurka jokatuko du. Partida Buesa Arenan jokatuko da, asteazken honetan, 20:30etik aurrera.