Aurkezpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adams 'erronka' berriari aurre egiteko prest da

Denboraldia bukatu arte jokatuko du Gasteizen, Thomas Heurtelek utziko duen hutsunea betetzeko.
18:00 - 20:00
Darius Adams aurkeztu du Laboral Kutxak

Laboral Kutxak Darius Adams aurkeztu du. Denboraldia bukatu arte jokatuko du Gasteizen, Thomas Heurtelek utziko duen hutsunea betetzeko. Estatubatuarra "erronkari" aurre egiteko prest agertu da.

25 urte ditu, 1,86 metroko altuera eta Nancytik dator. Joko-antolatzailea izanagatik, Frantziako Ligako eraso jokalari onena izendatu dute. Batezbeste, 18 puntutik gora sartu ditu partidako.

Azken hamahiru urteetan estreinakoz, Baskoniak berriz ere bi joko-antolatzaile estatubatuar izango ditu: Mike James eta Adams bera. Laboral Kutxako jokalari berriak bere taldekideak goretsi ditu. Ibon Navarroren taldeak Sevillaren aurka jokatuko du igande honetan, eta Adams neurketa jokatzeko prest dago.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X