Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
Galatasaray gainditu du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laboral Kutxa, Top 16tik gertuago (82-89)

San Emeterio (25 puntu) izan da garaipenaren gakoetako bat. Norgehiagoka, parekatua eta zirraragarria.
18:00 - 20:00
Garaipen handia Istanbulen (82-89)

Laboral Kutxak garrantzi handiko garaipena eskuratu du Galatasarayren aurka 82-89, Euroligako zortzigarren jardunaldiko neurketan. Europako txapelketan, etxetik kanpo lortzen duten aurrena da gasteiztarrentzat. Horri esker, Top 16tik gertuago kokatu dira.

San Emeterio (25 puntu) izan da garaipenaren gakoetako bat. Heurtelek egindako lana ere azpimarratzekoa da, eta neurketaren azken bi minutuetan Doron Perkins izan da erabakigarria. Norgehiagoka, parekatua eta zirraragarria.

Azkenean, aulkitik ikusi du partida Mike James fitxaketa berriak.

Fitxa teknikoa:

82 - Galatasaray (19+19+27+17): Arroyo (22), Guler (14), Erceg (17), Aradori, Vougioukas (5) -hasierako boskotea-, Pocius (7), Young, Arslan (6), Gonlum (11).

89 - Laboral Kutxa (19+20+28+22): Heurtel (12), Causeur (4), Bertans (11), Shengelia (4), Iverson (6) -hasierako boskotea-, Perkins (9), San Emeterio (25), Vujacic (4), Tillie (11), Begic (3).

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X