Lointek Gernikaren eta IDK Euskotrenen garaipenak eta Kutxabank Araskiren porrota utzi ditu Endesa Ligako 28. jardunaldiak
Gernikako taldeak lehen mailan geratzea ziurtatu zuen, Spar Kanaria Handia 109-78 garaituta; IDK Euskotrenek 69-57 irabazi zion Valentziari eta Kutxabank Araskik 61-54 galdu zuen Hozono Global Jairisen aurka.
Emakumezkoen saskibaloiko Endesa Ligako 28. jardunaldiak bi garaipeneko eta porroteko balantzea utzi zituen asteburuan euskal taldeentzat.
IDK Euskotren izan zen jokatzen lehena, eta Kopako egungo txapeldunen bisita jaso zuen etxean joan den larunbatean. Erronka zaila izan arren, donostiarrek 69-57 irabazi zioten Valentziari. Azu Muguruzaren neskak 16-12 aurretik zirela hasi ziren markagailuan, eta aldea areagotzen jarraitu zuten, atsedenaldira 39-25 iritsi zirelako. Dinamika horri eutsi zioten hirugarren partzialean ere, eta azken laurdenean valentziarrak nagusi izan ziren arren, gipuzkoarrek ez zuten arazorik garaipena eskuratzeko.
Lointek Gernikak aire irabazi zion Spar Kanaria Handia azken sailkatuari Malosten. Bizkaiko taldeak hirugarren garaipena lortu zuen jarraian; horren ondorioz, gernikarrek Endesa Ligan jarraituko dute datorren denboraldian, sasoia amaitzeko bi jardunaldiren faltan. Lucas Fernandezen taldea abantailarekin hasi zen lehen laurdenetik, eta horrela jarraitu zuen norgehiagoka osoan, 109-78 amaitu arte.
Azkenik, Kutxabank Araskik galdu egin zuen Hozono Global Jairisen kontra. Nahiz eta Made Urietaren taldea saiatu zen azken unera arte, gasteiztarren lanak ez zuen emaitza ona eman. Partida 15 eta hutseko partzialarekin hasi zuten, baina desabantaila murriztu zuten, lehen laurdena 19-13 bukatuta. Atsedenaldiaren aurretik, zertxobait hurbildu ziren markagailuan; dena den, markagailua ezin iraulita geratu ziren. Gaur egun, arabarrak 15. postuan daude sailkapenean, egoera larrian.
Zure interesekoa izan daiteke
Lointek Gernikak IDK Euskotren menderatu du Gascan, derbian, luzapenean (72-73)
Hala, Lucas Fernandezen taldeak Endesa Ligan jarraitzeko aurrerapauso ia erabakigarria eman du; Azu Muguruzaren taldea, ordea, ezin izan da play-offeko postuetara gerturatu. Gainera, Araskik balio handiko garaipena eskuratu du Perfumerias Avenidaren kantxan (68-72).
Lointek Gernikaren garaipena eta Kutxabank Araskiren eta IDK Euskotrenen porrotak 26. jardunaldian
Bizkaiko taldea izan da puntuak lortu dituen bakarra, eta Araskik jaitsiera postuetan jarraitzen du.
IDK Euskotren izan da Endesa Ligaren 25. jardunaldian irabazi duen euskal talde bakarra
Donostiako taldeak Baxi Ferrol menderatu du etxean; Kutxabank Araskik eta Lointek Gernikak, aldiz, galdu egin dute.
Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek irabazi egin dute Endesa Ligan, eta Lointek Gernikak galdu du
Kutxabank Araskik garaipena eskuratu du etxean Joventuten aurka (83-68), IDK Euskotrenek ere irabazi egin du Kanaria Handien aurka (63-76), eta Lointek Gernikak galdu egin du Valentziaren aurka (67-68).
Arratsalde beltza euskal taldeentzat, Emakumezkoen Endesa Ligan
IDK Euskotrenek, Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik porrot egin dute 23. jardunaldian.
Lointek Gernikak nagusitasunez garaitu du Kutxabank Araski euskal derbian
Lucas Fernandezen taldeak 93-61 mendean hartu du Kutxabank Araski Malosteko kiroldegian jokatu den hogeita bigarren jardunaldiko euskal derbian. IDK Euskotrenek, berriz, garaipen sendoa eskuratu du Cadi La Seuren aurka (42-77).
Kutxabank Araskik lehen laurdenean utzi du erabakita IDK Euskotrenen aurkako derbia (76-66)
28-8ko lehen partzialarekin, garaipena etxean geratzea ziurtatu du Arabako taldeak.
Kutxabank Araskik irabazi egin du; IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak, galdu
IDK Euskotrenek porrota jaso du etxean Hozono Global Jairisen aurka (53-72), Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin du Baxi Ferrolen kontra (77-86) eta Kutxabank Araskik garaipen garrantzitsua eskuratu du Spar Kanaria Handiaren aurka (73-77).
Beste jardunaldi beltz bat Kutxabank Araski, IDK Euskotren eta Lointek Gernika Bizkaiarentzat
Arabako taldeak galdu egin du Ensinoren aurka (55-71), Gipuzkoakoak Estudiantesen aurka (92-67) eta Bizkaikoak Joventuten etxean (76-63).