Sergio Garcia entrenatzaileak Gipuzkoa Basketekin berritu du, 2028ra arte
Orain arteko kontratua 2027ra artekoa zen; hortaz, urtebetez berritu du Sergio Garciak. 2025ean bueltatu zen Donostiako klubera, lehen entrenatzaile izateko.
Sergio Garciak urtebetez luzatu du Gipuzkoa Basketekin zuen kontratua. Argazkia: EITB.
Sergio Garcia entrenatzaileak Gipuzkoa Basketekin berritu du, 2028ra arte, asteartean Donostiako klubak iragarri duenez. Orain arteko kontratua 2027ra artekoa zen; hortaz, urtebetez berritu du Sergio Garciak. 2025ean bueltatu zen Donostiako klubera, lehen entrenatzaile bezala.
Sergio Garcia, Gipuzkoa Basketek gogora ekarri duenez, Palentzian lehen entrenatzaile aritu da, Leyma Coruña taldea zuzendu du, eta Bilbao Basketen ere ibili da lanean, entrenatzaile laguntzaile gisa. “Iritsi zenetik”, adierazi du Gipuzkoako klubak, “taldeak etengabeko hazkunde-lerroa erakutsi du, talde lehiakor gisa sendotuz eta play-offerako sailkapena lortuz. Sergiok jakin izan du taldeari lanean, intentsitatean eta konpromiso kolektiboan oinarritutako nortasuna helarazten; alderdi horiek funtsezkoak baitira taldeak denboraldian zehar izan duen errendimenduan”.
Kluba eta entrenatzailea “pozik daude akordioarekin, eta elkarrekin egingo diete aurre hurrengo erronkei, ahalik eta anbizio eta ilusio handienarekin”, amaitu du oharra Gipuzkoa Basketek.
Zure interesekoa izan daiteke
Valentzia, Endesa Ligako txapeldun, Bartzelona jipoitu ondoren (84-108)
Valentzia Basket Endesa Ligako txapelduna da bere historian bigarren aldiz, finaleko laugarren partidan, Palau Blaugranan, Bartzelona jipoituta. Jean Montero dominikarra aukeratu dute finaleko jokalaririk onena (MVP).
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Estel Puiggros joko-antolatzaile kataluniarra, Gernika KESBren lehen fitxaketa
Puiggros Unicaja Mijas taldetik iritsiko da. Talde bizkaitarrak baieztatu duen hirugarren jokalaria da, Ane Olaeta joko-antolatzailearen eta Angela Salvadores eskoltaren ondoren.
Kutxabank Araskik Maria Roters hegalekoa fitxatu du
Roters, 25 urtekoa bera, Unicajatik iritsi da euskal taldera; azken denboraldian, oso gertu izan du Endesa Ligarako igoera.
Angela Salvadoresek Gernika KESBn jarraituko du datorren denboraldian
Monterok Barça nokeatu eta Valentzia garaikurrera hurbildu du (80-88)
Valentzia Basketek, Jean Monteroren (29 puntu) gidaritzapean, Barça mendean hartu du (80-88) astelehen honetan, Palau Blaugranan jokatu den Endesa Ligako finalaren hirugarren neurketan, eta ACBko garaikurrera hurbildu da.
Valentziak aise menderatu du Bartzelona eta finala berdindu du (102-75)
Valentzia Basketek 102-75 gainditu du Bartzelona larunbat honetan Endesa Ligako finaleko bigarren partidan eta Kataluniako taldeak ostegunean lortutako garaipena berdindu du.
Ane Olaetak Gernika KESBekin berritu du 2026-2027 denboraldirako
Ane talde bizkaitarrak baieztatu duen lehenengo jokalaria da, Franky Garcia entrenatzaile berria izanen dela iragarri zuenetik.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Franky Garcia izango da Gernika KESB taldeko entrenatzaile berria
Gainera, Mikel Retolaza eta Maialen Markuerkiaga izango dira horren laguntzaileak 2026-27 denboraldian Endesa Ligan.