Euroliga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pablo Laso, Anadolu Efes taldeko entrenatzaile berria 2027ra arte

Bere azken denboraldian Baskoniaren buru izan ostean, gasteiztarrak bi aldiz Euroligako txapeldun izan denaren gidaritza hartuko du.

Pablo Laso, nuevo entrenador del Anadolu EFEs
Pablo Laso. Argazkia: Anadolu EFEs

Anadolu Efes taldeak larunbat honetan baieztatu duenez, Pablo Laso gasteiztarra entrenatzaile berria izango da 2026/2027 denboraldiaren amaierara arte, Igor Koskoven erreleboa hartuta.

Horrela, entrenatzaileak Espainiatik kanpoko bigarren abenturari ekingo dio, 2023/2024 denboraldian Bayern Munich entrenatu ondoren.

Bere azken denboraldian Baskoniaren buru izan ostean, gasteiztarrak bi aldiz Euroligako txapeldun izan denaren kargua hartuko du.

Istanbulen Vincent Poirier pibot frantziarra eta Nick Weiler-Babb joko-antolatzaile alemaniarra izango dira, besteak beste, Lasok dagoeneko entrenatu dituen jokalariak.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X