Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Araski vs Perfumerias, Gernika vs Estudiantes eta IDK Euskotren vs Kanaria Handia, 1. jardunaldiko partidak

Kutxabank Araski, Lointek Gernika Bizkaia eta IDK Euskotren taldeek etxean jokatuko dituzte 2025-2026 Endesa Ligako 1. jardunaldiko partidak. Estreinako derbia Araskik eta Gernikak jokatuko dute elkarren kontra, urriaren 11-12ko asteburuan.
orain-default-image
orain-default-image

Lointek Gernika Bizkaia, IDK Euskotren eta Kutxabank Araski euskal taldeak 2025-2026 Endesa Ligan lehiatuko dira, eta badute denboraldiko egutegia. Urtarrilaren 4an hasiko da Liga.

Lehen jardunaldian hiru euskal taldeek etxean jokatuko dute: Gernikak Movistar Estudiantes izango du aurkari, Araskik Perfumerias Avenidaren aurka neurtuko ditu indarrak eta IDK Euskotrenen aurkaria Spar Kanaria Handia izango da.

Denboraldiko estreinako derbia urriaren 11-12ko asteburuan jokatuko dute Kutxabank Araskik eta Lointek Gernikak, Gasteizen, 2. jardunaldian. Saoiko bigarren derbian Lointek Gernika eta IDK Euskotren ariko dira nor baino nor gehiago abenduaren 28-29ko asteburuan, 13. jardunaldian, Malosten (Gernika-Lumo). Lehen itzuliko azken derbiko protagonistak IDK Euskotren eta Kutxdabank Araski izango dira, urtarrilaren 4-5eko asteburuan, Donostian.

Horiez gain, hauexek dira bigarren itzuliko derbiak: Kutxabank Araski-IDK Euskotren (21. jardunaldia) otsailaren 14-15eko asteburuan, Lointek Gernika-Kutxabank Araski (22. jardunaldia) otsailaren 21-22ko asteburuan eta IDK Euskotren-Lointek Gernika Bizkaia (27. jardunaldia) apirilaren 7, 8 edo 9an.

Bestalde, hiru euskal taldeek apirilaren 25-26ko asteburuan amaituko dute Endesa Ligako fase erregularra, honako neurketa hauexekin: Lointek Gernika-Perfumerias Avenida, IDK Euskotren-Spar Girona eta Estepona Jardin de la Costa del Sol-Kutxabank Araski.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X