IDK Euskotrenek Hannah Jump fitxatu du, eta Lointek Gernika Bizkaiak, Masa Jankovic
Lointek Gernika Bizkaiak eta IDK Euskotrenek fitxaketak iragarri dituzte ostiral honetan. Bizkaiko taldeak Masa Jankovic hegaleko pibot serbiarra fitxatu du Perfumerias Avenidatik. Gipuzkoakoak, berriz, osatutzat eman du taldea Hannah Jump joko-antolatzailea fitxatuta.
Masa Jankovic (Vrbas, Serbia, 2000-02-01) Lointek Gernika Bizkaia taldeko zazpigarren jokalaria da 2025/2026 denboraldirako. Hegal-pibota Perfumerias Avenidatik dator, eta batez beste 3,3 puntu eta 2,4 errebote lortu ditu aurreko denboraldian Endesa Emakumezkoen Ligan.
2021ean bere herrialdeko txapelduna izan zen Jankovic, eta Salamanca eta Errumaniako Sepsi taldeetan aritutakoa da Euroligan. Emakumezkoen Endesa Liga ezagutzen du, 2023/2024 denboraldian 17 partida jokatu zituelako Leganesekin, batez beste 7,8 puntu eta 4,5 errebote lortuta. Gainera, bi Eurobasket jokatu ditu bere herrialdeko selekzioarekin, hirugarrenerako deitu dute, eta iaz Parisko Olinpiar Jokoak jokatu zituen.
Hannah Jump
Bestalde, IDK Euskotrenen azken fitxaketa Hannah Jump da. 24 urteko jokalariak nazionalitate bikoitza du (estatubatuarra eta britainiarra), eta 1,83 metroko altuera. Stanfordeko unibertsitatean eman zituen lehen urratsak, eta batez beste jaurtiketen % 34,2 sartu zituen hiruko marratik. Stanforden jokatutako azken bi denboraldietan, 11 puntu eta 2 errebote egin zituen partidako, eta multzoko saskiratzaile nagusienetakoa izan zen.
Joan den denboraldian Turkiako Botassport Adanak fitxatu zuen, 8 partida jokatu eta batez beste 7,3 puntu lortu zituen bertan, partidako 21 minutu jokatuta. Britainiar selekzioarekin, eta Anna Montañana entrenatzaile espainiarraren aginduetara, Eurobasketerako sailkatzeko 4 partidak jokatu zituen, partidako 9,3 puntu lortu eta hiruko jaurtiketen % 39 gauzatu zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Sedekerskis: “Zuek gabe Kopa hau ez litzateke posible izango; kolore hauek eta armarri hau defendatzen jarraituko dugu”
Baskoniak Errege Kopan lortutako garaipenaren ospakizuna egin dute gaur Gasteizen. Andre Maria Zuriaren plazako balkoian Tadas Sedekerskis kapitainak eskerrak eman dizkie zaleei, baita Markus Howardek ere: “Inor baino gehiago merezi duzue; garaipen hau gurea bezain zuena da”.
Hau da Kosner Baskoniaren omenezko aurreskua
Kosner Baskoniak Errege Kopan lortutako garaipenaren ospakizunean, aurreskua dantzatu da txapeldunen omenez; Algara Dantza Taldea, bere 25. urteurrenean, horretaz arduratu da.
ARGAZKI-GALERIA: Baskoniaren ospakizunek Gasteizen utzitako irudirik onenak
Baskoniak bere zaleekin batera ospatu du asteburuan Valentzian irabazitako Errege Kopa. Andre Maria Zuriaren plaza jendez lepo egon da Gasteizko taldeari harrera egin eta jokalariak omentzeko. Hemen ikus ditzakezue ekitaldiak utzitako une ikusgarrietako zenbait.
Ikusi zuzenean "Zorionak, Baskonia!" saioa, saskibaloiko Kopa txapeldunak omentzeko harrera ekitaldia
Gaur arratsaldean, 18:45etik aurrera, saskibaloiko Kopako txapeldunari Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egingo zaion harrera zuzenean ikusteko aukera izango da kirolakeitb.eus atarian, ETB1en, ETB2n eta ETB On plataforman.
Errege Kopako hamar jokaldi onenak
Amaitu da saskibaloiko Errege Kopa, eta hemen bildu ditugu txapelketako hamar jokaldi onenak. Jokaldi onena Trent Forresten mate bat izan da.
Gasteiz irribarrea ahoan da, Baskoniak Kopa irabazita
Hiriak goizaldera arte ospatu du Paolo Galbiatiren taldearen garaipena; orduek aurrera egin ahala, gasteiztarrak egunerokoan murgildu dira, baina ohi baino alaiago, otsaileko edozein astelehenetan baino poz handiagoa izan dutela.
Baskoniaren zazpigarren Kopak utzitako hainbat bitxikeria: hamar jokalarik egin dute debuta, eta horietako bat, Forrest, MVP
Baskoniak 2009tik ez zuen Kopako finalik jokatzen, eta orduan ere gailendu zen; 73 urtean, soilik Unicajak eta Gasteizko taldeak menderatu dituzte Bartzelona eta Real Madril Kopa batean. Trent Forrestek bereganatu du MVP saria; duela 17 urte lortu zuen hori azkenekoz Baskoniako jokalari batek, Teletovicek, hain zuzen.
Baskoniako jokalarien eta teknikarien ospakizunen irudi galeria, 2026ko Errege Kopa bereganatu ostean
Kosner Baskoniak 89-100 irabazi dio igande honetan Real Madrili eta 2026ko Errege Kopa bereganatu da. Ikusi galeria honetan nola ospatu duten baskoniarrek Valentziako Roig Arena kantxan.
Galbiati: "Zintzoki, oso pozik nago nire jokalariengatik eta nire taldeagatik"
Paolo Galbiati Baskoniako entrenatzailearen adierazpenak, Errege Kopa Real Marid taldearen aurka 89-100 irabazi ondoren.
Poza eta festa Gasteizen, Baskoniako jarraitzaileen artean
Gasteizko kaleak lehertu dira, Baskoniak garaipena erdietsi baitu. Poza eta festa nagusitu dira zaleen artean, eta bertan izan gara.