Denboraldi berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabank Araskik Mama Dembele fitxatu du, eta Lointek Gernikak Olaetaren kontratua luzatu du

Batetik, Gasteizko taldeak datorren sasoirako egin duen lehen fitxaketa da Dembele base kataluniarra; bestetik, Olaetak Gernikan jarraituko du, urtebetez.
Mama Dembele eta Ane Olaeta
Mama Dembele eta Ane Olaeta

Kutxabank Araskik iragarri du Mama Dembeleren fitxatuko duela, astearte honetan. Malin jaioa, Kataluniako Manlleu herriko saskibaloi-taldean hasi zen jokatzen. Handik Siglo XXI taldearekin bat egin zuen, eta ondoren, AEBra joan zen, Misouri Tigers eta South Florida Bulls ekipoetan aritzeko. 

Azken hilabeteak Valencia Basketen eman ditu, eta bertan zegoela Endesa Ligako txapelketa irabazi. Orain, 23 urterekin, Gasteizerako bidea hartuko du datorren sasoirako.

Horrez gain, Ane Olaetak Lointek Gernikan jarraituko duela jakinarazi du Bizkaiko taldeak. Gernikako harrobian hazi eta hezi zen Olaeta. 2016/2017 denboraldian debutatu zuen Emakumezkoen Endesa Ligan elastiko granatearekin. 

Ondoren, Estatu Batuetan jokatzen egon ostean, Duran Maquinaria Ensinon hasi zen profesional gisa jokatzen. Iaz itzuli zen Gernikara: partidako 5,5 puntu eta 2,2 asistentzia lortu zituen ligan, batez beste.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X