Berritzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Markus Howardek 2026ra arte jarraituko du Baskonian

Jokalari estatubatuarrak eta Gasteizko klubak akordioa lortu dute datozen hiru denboraldietarako, 2026. urtera arte.
Markus Howarden artxiboko argazkia
Markus Howarden artxiboko argazkia

Baskoniak eta Markus Howardek akordioa erdietsi dute jokalari estatubatuarrak Gasteizko taldean jarrai dezan hurrengo hiru denboraldietan, 2026. urtera arte. "Jokalari ikusgarria izateaz gain, hiriarekin, zaleekin eta sentimendu batekin lotura berezia du", nabarmendu du taldeak bere webgunean argitaratutako oharrean.

Markus Anthony Howard (New Jersey, AEB, 1999) 2022-2023ko denboraldian heldu zen Gasteizko taldera, eta Euroligako hiruko jaurtitzaile onena izan zen, baita Endesa Ligako boskote onenean sartu ere. Denboraldian zehar jokatutako 66 partidetan, batez beste 15,4 puntu saskiratu zituen, eta hiruko jaurtiketen % 39,5 gauzatu.

"Baskoniaren zaleek Howarden ikuskizunaz gozatzen jarraituko dute. Iritsi zenetik bat egin zuen zaleekin, Buesa Arena osoa zutik jarri izan du eta Europa osoan ere pabiloi askotan onarpen handia lortu du", azpimarratu du klubak.

Jokalari estatubatuarrak sare sozialetan esan duenez, "oso zoriontsua" da Baskonian jarraituko duelako: "Gure zaleak asko maite ditut. Energia izugarria ematen digute gauero, irabazi nahiz galdu".

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X