Lointek Gernikak galdu egin du Gironan, multzoen faseko estreinako neurketan (80-57)
Lointek Gernika Bizkaiak porrotarekin ekin dio Eurokopako multzoen faseari, galdu egin baitu Spar Citylift Gironaren etxean (80-57).
Talde katalana hastapenetik nagusitu da, batez ere Keisha Hampton iparramerikarraren eraginkortasunari esker (etxekoen lehen 15 puntuetatik 13 sartu ditu), eta etxekoak sei puntuko abantailarekin heldu dira lehen laurdenaren amaierara (18-12).
Mario Lopezen taldea aldea murrizten saiatu da bigarren laurdenean, baina Valeriya Berezhynska pibota ez da batere fin ibili lehen zati osoan, eta talde guztia kutsatu da bere joko txarraz. Hartara, gernikarrek % 31ko batez bestekoa izan dute kanpoko jaurtiketetan tarte horretan, eta hiruko jaurtiketa bakarra sartu ahal izan dute 10 ahaleginetatik.
Gironaren abantaila handitzen joan da Nadia Colhadoren, Roso Buchen eta Laia Palauren lan onaren eskutik, eta bigarren zatia bederatzi puntuko aldearekin hasi du (37-28). Hirugarren laurdenean, azeleragailua zapaldu du, partida erabat erabakita uzteko asmoz.
Gernikarren aldetik, Gintare Mazionyte, Jazmon Gwathmey eta Naiara Diez ahalegindu dira Lointeken aukerak bizirik iraun zezaten, baina ez da nahikoa izan, eta azkenerako 23 puntuko tartea izan da markagailuan.
Fitxa teknikoa:
Spar Citylift Girona 80 (18+19+21+22): Nuria Martinez (5), Eshaya Murphy (11), Roso Buch (17), Keisha Hampton (19) eta Nadia Colhado (18) –hasierako bostekoa–, Laia Palau (7), Julia Reisingerova (1), Helena Oma (2) eta Aina Martin.
Lointek Gernika Bizkaia 57 (12+16+14+15): Valeriya Berezhynska (15), Blake Dietrick (4), Jazmon Gwathmey (8), Gintare Mazionyte (9) eta Rachael Vanderwal (1) –hasierako bostekoa–, Itziar Ariztimuño (3), Lucila Pascua (2), Naiara Diez (12), Juana Molina-Prados (3) eta Nahia Anitua Garcia.
Epaileak: Luis Lopes (Portugal), Paul Unsworth (Britainia Handia) eta James Kerry Dominique (Gibraltar).
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak sendo jarraitzen du Virtusi irabazita (72-82)
Gasteizko taldeak bigarren garaipena lortu du etxetik kanpo, minutu askotan nagusi izan den partidan.
Surne Bilbaoko jokalari eta zaleek elkarrekin ospatu dute Szombathelyren aurkako garaipena
Surne Bilbaok 95-88 irabazi dio Szombathelyri Miribillan. Garaipen honekin FIBA Europe Cupeko finala jokatuko dute bigarren urtez jarraian.
Surne Bilbaok bigarren finala jarraian jokatuko du, Miribillan ere Szombathelyri irabazi ondoren (95-88)
Ponsarnauren mutilek aise gainditu dute Hungariako taldea, partida serio batean. Giro hotz samarra izan da Miribillako harmailetan, Europarako finalerdia izan arren. Finalean Greziako PAOK Salonika izango da aurkaria berriro, UCAM Murtzia kanporatu baitu beste finalerdian.
Lointek Gernikak IDK Euskotren menderatu du Gascan, derbian, luzapenean (72-73)
Hala, Lucas Fernandezen taldeak Endesa Ligan jarraitzeko aurrerapauso ia erabakigarria eman du; Azu Muguruzaren taldea, ordea, ezin izan da play-offeko postuetara gerturatu. Gainera, Araskik balio handiko garaipena eskuratu du Perfumerias Avenidaren kantxan (68-72).
Kosner Baskoniak Makabiri irabazi dio, ateak itxita (101-98)
Baskoniarrek hirugarren laurden bikaina egin dute, eta partidan funtsezkoa izan den 40-19ko partziala sartu diote Israelgo taldeari.
Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”
Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen.
Baskoniak laugarren garaipena jarraian lortu du Ligan, Baxi Manresa menderatuta (83-88)
Kosner Baskoniak bolada onean jarraitzen du, laugarren garaipena jarraian lortu baitu Endesa Ligan. Gasteizko taldeak Baxi Manresa garaitu du Nou Congosten, 83-88. 2-11ko partzialak eta Timothe Luwawu-Cabarrotek (27 puntu) eta Trent Forrestek (20 puntu) egindako lanak Baskoniaren alde jarri dute partida. Arabako taldeak 18 partida irabazi eta 7 galdu ditu orain arte.
Surne Bilbaok 90-74 menderatu du Unicaja, play-offetara hurbiltzeko
Surne Bilbaok Endesa Ligako play-offetarako hautagaitza aurkeztu du, Unicajaren aurka garaipen garrantzitsua eskuratuta (90-74). Zortzigarren sailkatuarekin berdinduta kokatu da, 15 garaipenekin, nahiz eta Malagako taldeak baino partida bat gehiago izan jokatuta.
Lointek Gernikaren garaipena eta Kutxabank Araskiren eta IDK Euskotrenen porrotak 26. jardunaldian
Bizkaiko taldea izan da puntuak lortu dituen bakarra, eta Araskik jaitsiera postuetan jarraitzen du.
Baskoniak berriro irabazi dio Real Madrili (98-96)
Gasteizko taldeak bere izaera berreskuratu du eta zuriak kolpatu ditu, duela bi hilabete Errege Kopako finalean bezala.