Irailaren 27an hasiko da Endesa Liga, eta otsailaren 14tik 17ra Kopa jokatuko da
ACBko Biltzar Nagusiak astelehen honetan onartu du 2018/2019 denboraldirako daten egutegia. Hartara, Superkopa irailaren 21etik 22ra lehiatuko dute, Endesa Ligari hil bereko 27an ekingo diote eta Errege Kopa otsailaren 14tik 17ra jokatuko dute bertara sailkatuko direnek.
Denboraldia Santiagon hasiko da, Superkoparekin. Bertan izango dira Monbus Obradoiro, anfitrioi gisa; Bartzelona Lassa, 2018ko Errege Kopa irabazteagatik; Real Madril, Endesa Ligako eta Euroligako txapeldun izategatik; eta Kirolbet Baskonia, Endesa Ligako finala jokatu zuelako.
Endesa Ligako fase erregularrari, berriz, irailaren 27an ekingo diote. Ligako 17. jardunaldia (lehen itzuliko azkena eta Kopan izango diren taldeak zehaztuko dituena) otsailaren 20an jokatuko da. Maiatzaren 25ean izango da fase erregularreko azken jardunaldia. Egutegiak jasotzen duenez, bi izango dira aste barruan jokatuko diren jardunaldiak: 2. jardunaldia (urriaren 4tik 5era) eta 31.ena (maiatzaren 9tik 10era).
Bestalde, Endesa Ligako play-offak maiatzaren 30ean hasiko dira, eta ekainaren 28rako jakingo da beranduen nor izango den txapeldun berria.
Hurrengo asteetan, ACBk fase erregularreko 34 jardunaldietan izango diren norgehiagoken berri emango du.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak sendo jarraitzen du Virtusi irabazita (72-82)
Gasteizko taldeak bigarren garaipena lortu du etxetik kanpo, minutu askotan nagusi izan den partidan.
Surne Bilbaoko jokalari eta zaleek elkarrekin ospatu dute Szombathelyren aurkako garaipena
Surne Bilbaok 95-88 irabazi dio Szombathelyri Miribillan. Garaipen honekin FIBA Europe Cupeko finala jokatuko dute bigarren urtez jarraian.
Surne Bilbaok bigarren finala jarraian jokatuko du, Miribillan ere Szombathelyri irabazi ondoren (95-88)
Ponsarnauren mutilek aise gainditu dute Hungariako taldea, partida serio batean. Giro hotz samarra izan da Miribillako harmailetan, Europarako finalerdia izan arren. Finalean Greziako PAOK Salonika izango da aurkaria berriro, UCAM Murtzia kanporatu baitu beste finalerdian.
Lointek Gernikak IDK Euskotren menderatu du Gascan, derbian, luzapenean (72-73)
Hala, Lucas Fernandezen taldeak Endesa Ligan jarraitzeko aurrerapauso ia erabakigarria eman du; Azu Muguruzaren taldea, ordea, ezin izan da play-offeko postuetara gerturatu. Gainera, Araskik balio handiko garaipena eskuratu du Perfumerias Avenidaren kantxan (68-72).
Kosner Baskoniak Makabiri irabazi dio, ateak itxita (101-98)
Baskoniarrek hirugarren laurden bikaina egin dute, eta partidan funtsezkoa izan den 40-19ko partziala sartu diote Israelgo taldeari.
Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”
Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen.
Baskoniak laugarren garaipena jarraian lortu du Ligan, Baxi Manresa menderatuta (83-88)
Kosner Baskoniak bolada onean jarraitzen du, laugarren garaipena jarraian lortu baitu Endesa Ligan. Gasteizko taldeak Baxi Manresa garaitu du Nou Congosten, 83-88. 2-11ko partzialak eta Timothe Luwawu-Cabarrotek (27 puntu) eta Trent Forrestek (20 puntu) egindako lanak Baskoniaren alde jarri dute partida. Arabako taldeak 18 partida irabazi eta 7 galdu ditu orain arte.
Surne Bilbaok 90-74 menderatu du Unicaja, play-offetara hurbiltzeko
Surne Bilbaok Endesa Ligako play-offetarako hautagaitza aurkeztu du, Unicajaren aurka garaipen garrantzitsua eskuratuta (90-74). Zortzigarren sailkatuarekin berdinduta kokatu da, 15 garaipenekin, nahiz eta Malagako taldeak baino partida bat gehiago izan jokatuta.
Lointek Gernikaren garaipena eta Kutxabank Araskiren eta IDK Euskotrenen porrotak 26. jardunaldian
Bizkaiko taldea izan da puntuak lortu dituen bakarra, eta Araskik jaitsiera postuetan jarraitzen du.
Baskoniak berriro irabazi dio Real Madrili (98-96)
Gasteizko taldeak bere izaera berreskuratu du eta zuriak kolpatu ditu, duela bi hilabete Errege Kopako finalean bezala.