Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sergio Valdeolmillos izango da Delteco GBC taldeko entrenatzailea

Granadako teknikaria Kirolbet Baskonian aritu da aurten, Pedro Martinezen laguntzaile gisa.
Sergio Valdeolmillos. Argazkia: Delteco GBC
Sergio Valdeolmillos. Argazkia: Delteco GBC

Delteco GBC taldeak ostegun arratsalde honetan jakinarazi duenez, Sergio Valdeolmillosek zuzenduko du talde gipuzkoarra datorren denboraldian. Valdeolmillos Kirolbet Baskonian aritu da aurten, Pedro Martinezen laguntzaile gisa.

Deltecoko entrenatzaile berriak (1967, Granada) ia 30 urteko ibilbidea du aulkietan. ACB ligan hainbat talde entrenatu ditu, Estudiantes edo Granada, adibidez. Horrez gain, nazioartean egin duen lana ere nabarmentzekoa da; izan ere, Mexikoko hautatzailea izandakoa da, eta, besteak beste, FIBA Americas kopan urrea (2013) eta brontzea (2017) irabazi zituen selekzio horrekin.

Klubak aurreratu duenaren arabera, datorren astelehenean, ekainaren 25ean, aurkeztuko dute entrenatzaile berria.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X