Prentsaurrekoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Porfi Fisacek ez du Delteco GBC taldean jarraituko

Entrenatzaileak bete behar zituen helburuak lortu dituela esan du.
Porfi Fisac Efe
Porfi Fisac Efe

Porfi Fisacek prentsa aurrean iragarri du hurrengo denboraldian Delteco Gipuzkoa Basketen ez duela jarraituko.

Nekane Arzallus presidenteari eta Miguel Santos ohorezko presidenteari eskertu nahi izan die izan duten konfiantza, eta bide batez, zaleei, jokalariei eta berarekin lan egin duten guztiak ere goraipatu ditu Fisacek.

2015ko abenduan heldu zen taldera eta bere jomuga 'klubaren, taldearen eta zaleen egoera' aldatzea zen. Hasiera batean epe luzerako erronka, baina Fisacek esan du helburu horiek bete dituela jada eta horregatik talde uzten duela.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X