Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Henk Norel, urriko jokalaririk onena

Jokatutako sei jardunaldietan bataz beste 24,2 puntu erdietsi ditu, Baskoniako Tornike Shengeliaren aurretik.
GIPUZKOA BASKET HENK NOREL EFE
GIPUZKOA BASKET HENK NOREL EFE

Gipuzkoa Basket taldeko Henk Norel urriko jokalaririk onena izan da Endesa Ligan, lehendabizikoz lortzen duen saria.

Bigarren eta hirugarren jardunaldietako MVPa izan da; Real Betis Energia Plusen aurka 36 puntuko balorazioa erdietsi zuen -25 puntu eta 4 asistentzia-, hirugarrenean Movistar Estudiantesen kontra 30 puntuko balorazioa lortu zuen 16 punturekin eta 13 erreboterekin.

Jokatutako sei jardunaldietan bataz beste 24,2 puntu erdietsi ditu, Baskoniako Tornike Shengeliaren aurretik

 

rretik

 

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X