Endesa Liga aurkeztu dute
Asteburuan hasiko da Endesa Liga eta gaur egin dute aurkezpen ofiziala.
Aurkezpenean hainbat jokalari izan dira, hala nola, Felipe Reyes (Real Madrid), Juan Carlos Navarro (Barcelona), Juancho Hernangómez (Movistar Estudiantes), Guillem Vives (Valencia) eta Dani Díez (Unicaja), eta entzenatzaileak ere, Pablo Laso (Real Madrid), Xavi Pascual (Barcelona), Joan Plaza (Unicaja), Luis Casimiro (Sevilla) eta Aito García Reneses (Herbalife Gran Canaria).
Euskal ordezkariei dagokionez hirurek etxetik at jokatuko dituzte euren partidak, RETAbet.es GBCek Kanaria Handiaren kontra, Laboral Kutxak Estudiantesen aurka eta Bilbao Basketek Andorrarekin neurtuko ditu indarrak.
1. JARDUNALDIA
Herbalife Kanaria Handia - RETAbet.es GBC 2015/10/10 19:00
Montakit Fuenlabrada - ICL Manresa 2015/10/10 19:30
FIATC Joventut - Iberostar Tenerife 2015/10/10 20:45
Movistar Estudiantes - Laboral Kutxa Baskonia 2015/10/11 13:00
UCAM Murtzia CB - Unicaja 2015/10/11 13:00
Rio Natura Monbus Obradoiro - Sevilla 2015/10/11 13:00
Real Madril - Valentzia Basket Club 2015/10/11 18:00
MoraBanc Andorra - Dominion Bilbao Basket 2015/10/11 19:00
FC Bartzelona Lassa - CAI Zaragoza 2015/10/11 19:30
/10/11 19:30Zure interesekoa izan daiteke
Araskik Julieta Mungo eta Mireia Sanz aurkeztu ditu
Araskik berebi fitxaketa berriak aurkeztu ditu: Julieta Mungo eta Mireia Sanz. Mungo Ardoitik heldu da Gasteizera eta denboraldi baterako sinatu du. Sanz, bere aldetik, 19 urteko eta etorkizun handiko jokalaria da eta 2028ra arte sinatu du. (Bideoa, gazteleraz)
Manex Ansorregi, bere aurkezpenean: “Nire helburua egunero lan egitea eta hobetzea da”
Gaur aurkeztu du Surne Bilbaok Manex Ansorregi. Azkoitiko jokalaria Gipuzkoa Basketetik iritsi da Surne Bilbaora, eta aurten debutatuko du Endesa Ligan.
Kutxabank Araskik Aleksandra Stanacev eta Kristina Racovic aurkeztu ditu
Kutxabank Araskik bi jokalari aurkeztu ditu: Aleksandra Stanacev joko-antolatzailea eta Kristina Racovic hegal-pibota. Endesa ligan jokatutakoak dira Serbiako eta Montenegroko jokalariak.
A.J. Lawson hegalekoa aurkeztu du Baskoniak
A.J. Lawson hegalekoaren aurkezpen ofiziala egin du Baskoniak. NBAn esperientzia du kanadarrak, eta talde arabarrari “erasoan zein defentsan laguntzeko” iritsi dela adierazi du ekitaldian.
Khalifa Diopek Kosner Baskonia utzi du, eta Cleveland Cavaliers taldean arituko da
Pibot senegaldarrak hiru denboraldi eman ditu euskal taldean, eta, guztira, 138 partidatan kantxaratu da, Endesa Liga eta Euroligako norgehiagokak kontuan izanik. Errege Kopa bat irabazi du, 2026koa.
EITBk Endesa Ligako partidak emango ditu hurrengo bi denboraldietan
Denboraldi bakoitzean, hamar neurketa emango ditu, eta Kosner Baskonia eta Surne Bilbao izango dira protagonista horietan. 2026-2027 denboraldian, gainera, bi euskal taldeek azaroaren 22an jokatuko duten partida ere ikusgai izango da. EITBk telebistako bere kateetan eta kirolakeitb.eus Kiroletako bere atarian emango ditu.
Azu Muguruza: “Identitatea sortzeko unea da, taldearen DNA”
Taldeko zazpi jokalari mantentzen dituzten arren, Mirai Euskotrenek ez du ondo hasi 2026-27 denboraldia. Azu Muguruza entrenatzaileak adierazi duenez, "nortasuna sortzeko unea da". (Bideoa gazteleraz)
Lara McSpadden pibot australiarrak Inversus Gernikan jokatuko du
27 urteko jokalaria 1,94 metro luze da, eta bere herrialdeko ligako Sydney Flames taldetik dator.
Bassala Bagayokok ez du Surne Bilbaon jarraituko
2028ra arte kontratua izan arren, bi aldeak ados jarri dira lotura hausteko. Maliko pibotak Texas Tech taldean jokatuko du, AEBetako unibertsitate ligan.
Ponsarnau: “Klubaren hazkundeari eusteko gogor egin beharko dugu lan”
Surne Bilbao Basketek denboraldiaurreko lehen entrenamendua buru du. Aurten, Europa mailan koska bat igo eta Txapeldunen Ligan jokatuko du (BCL). “Hazkunde horren parte” izan nahi dutela azaldu du Harald Frey jokalariak, baina horretarako, gogor egin beharko dute lan.