Bilbao Basketek azken minutuan irabazi dio Gipuzkoa Basketi (75-79)
Dominion Bilbao Basketek eta Retabet.es GBCek adiskidantzazko neurketa jokatu zuten Bergarako Azpeitia kiroldegian.
Neurketa hasieran gipuzkoarrek agindu zuten. Atsedenaldian hamahiru puntuko aldea zuten (50-37); halere, Sito Alonsoren taldeak ez zuen amore eman, eta azken minutuan markagailua irauli zuen.
Raul Lopez, 16 punturekin, saskiratzailerik onena izan zen.
Fitxa teknikoa
75 - Retabet.es GBC: Llompart (6), Doblas (9), Milbourne (13), Vrkic (10), Motos (4), Cirkovic (0), Rico (9), Oroz (2), Olaizola (0), Grimau (10), Lawrence (8) eta Urtasun (4).
79 - Dominion Bilbao Basket: James (6), Ruoff (0), Borg (7), Mendia (0), Hannah (18), Borgis (4), Mumbru (15), Hervelle (7), Todorovic (2), Erevbenagie (0), López (16) eta Suarez (4).