Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoa Basketek garaipen handia lortu du Cajasolen kontra (76-71)

Defentsan neurketa serioa egin dute gipuzkoarrek, eta aurkaria gainditzea lortu dute.
18:00 - 20:00
Garaipenarekin hasi du Gipuzkoa Basketek denboraldia (76-71)

Gipuzkoa Basketek denboraldiaurrean zehar erakutsitakoa berretsi du, eta Endesa Ligako aurreneko jardunaldian garaipena eskuratu du Cajasol mendean hartuta (76-71). Defentsan neurketa serioa egin dute gipuzkoarrek, eta aurkaria gainditzea lortu dute.

Lau puntukoa (52-56) izan da Cajasolek eskuratutako alderik handiena. Neurketa parekatua izan da, eta talde biak oker aritu dira hiruko marratik. Baina azken laurdenean dena eman du GBCk, eta, Doblasen lidergopean, garaipena eskuratu du.

Fitxa teknikoa:

76.-Gipuzkoa Basket: Neto (5), Robinson (10), Winchester (15), Ramsdell (4), Doblas (18)- hasierako bostekoa- Salgado (8), Hunley (9), Cortabarria (5), Motos, Olaizola (2), Huskic

71.-Cajasol: Satoranski (13), Williams (16), Sastre (3), Mata (6), Hernangomez (5)- hasierako bostekoa- Bamforth (14), Radicevic, Porzingis, Burjanadze (2), Franch (5), Balvin (7).

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X