100-67
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Real Madrilek aise garaitu du Lagun Aro donostiarren azken neurketan

Real Madrilek ez du errukirik izan, eta 100 puntura ailegatu da Donostiarrak Endesa Ligan jokatuko duten azken norgehiagokan.
Javi Salgado. Argazkia: EFE.

Neurketako hasiera lasaia izan bada ere, minutuak aurrera egin ahala Pablo Lasoren mutilen kalitatea gailendu egin da. Lehen laurdena lau puntuko aldearekin bukatu dute madrildarrek.

Jayre Carrolli esker zuriak aldea handitu dute bigarren laurdenean. Hiruko marratik egindako saskiratzeei esker eta jokalariak aldatzeko aukerarekin 17 puntuko aldearekin heldu dira atsedenaldira (45-28).

Hirugarren laurdenean, talde zuriak lortutako errenta handitu dute. Horretaz baliatuta Pablo Lasok normalean jokatzen ez duten jokalariak kantxaratu ditu.

Sito Alonsok lau jokalari bakarrik izan ditu eserlekuan aldaketak egiteko eta hori asko nabaritu da jokoan. Morris Finley (14 puntu) eta David Doblas (12 puntu) izan dira Real Madril taldeari aurre egiteko saskiratze gehien erdietsi dituzten jokalariak.

Fitxa teknikoa

100 - Real Madril (18+27+28+27): Llull (17), Rudy Fernández (12), Suárez (5), Hettsheimeir (12) eta Begic (2) –hasierako bostekoa- Sergio  Rodríguez (9), Carroll (16), Draper (6), Slaughter (5), Reyes (3), Darden (8), Hernangómez (5).

67 - Lagun Aro (14+14+22+17): Neto (7), Papamakarios (8), Olaizola (2), Díez (3), Doblas (12) –hasierako bostekoa- Salgado (9),Finley (14), Paunic (10), Rubio (2).

Epaileak: Pérez Pérez, Sánchez Montserrat eta Sánchez.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X