Bilboko Iron Cup txapelketa maiatzaren 1ean hasiko da, emakumezkoen eta gizonezkoen sei bikoterekin
Kategoria goreneko txapelketa da zesta-puntako Liga profesionalean, eta 2.000 puntu eskuratuko dituzte bikote txapeldunek. Euskal Telebistak zuzenean emango ditu partida guztiak ETB 1 ON kanalean eta baita streaming bidez ere.
Bilboko Iron Cup txapelketaren aurkezpena. Argazkia: Eraman
Denboraldia hasi zenetik sei hilabete igaro dira, eta Bilboko Iron Cup txapelketa iritsi da. Maila goreneko txapelketa da zesta-puntako Liga profesionalean, eta 2.000 puntu eskuratuko dituzte bikote txapeldunek.
Txapelketak Bilboko Udalaren babesa dauka, Bilbao Kirolaken bidez, eta Deportivo pilotalekuan egin dute aurkezpena.
Duela bi urte, txapelketaren lehen edizioak benetako iraultza ekarri zuen zesta-puntaren egutegira. Urte askoren ondoren, Deportivo pilotalekuko harmailak goraino bete ziren. Iazkoan, aurreko urteko arrakasta errepikatu zen, telebista emanaldiaren bultzadaz, gainera.
Hirugarren edizio honekin, Iron Cup zesta-punta munduko erreferentziazko txapelketa bihurtu dela esan daiteke. Gogoratu Ipar eta Hego Euskal Herrira ez ezik, Ameriketako Estatu Batuetara ere iritsi da Liga Biscayne Cupen eskutik.
Gizonezkoen lehia maiatzaren 1ean hasiko da, Erkiaga eta Urreistiren arteko aurrez-aurrekoarekin. Manci eta Basque izango dituzte atzean, hurrenez hurren. Arratsaldeko lehen partida Johanek eta Atain gazteak jokatuko dute, aurre-kanporaketa fasean garaile aterako den bikotearen kontra. Larunbat honetan jakingo dugu zeintzuk izango diren: Astelarra-Zabala edo Libois-Ibarluzea.
Bigarren jardunaldian (maiatzaren 8an) Olharan-Lekerika eta Goitia-Gorka bikoteak sartuko dira jokoan. Txapelketaren lehen fasea hilaren 15ean bukatuko da, finalerdiak maiatzaren 22 eta 29an jokatuko dira, eta final handia, ekainaren 5ean.
Emakumeen kasuan, Bilbokoa denboraldiko seigarren proba puntuagarria izango da Berriatua, Euskotren Winter Series (Durango), Araba Euskaraz, Zumaia eta All Star (Donibane Lohizune) eta gero.
Winter Seriesen bezala, ohiko lau bikoteen ordez, sei bikotek hartuko dute parte Bilboko txapelketan. Horietatik bi zuzenean sartuko dira finalerdietan (Lur-Oaia eta Maite-Maialen) eta gainontzeko laurek final-laurdenak jokatuko dituzte: Erika-Maia vs Ihart-Arai eta Elaia-Eneritz vs Helena-Frida.
Euskal Telebistak zuzenean emango ditu partida guztiak ETB 1 ON kanalean eta baita streaming bidez ere. Horrez gain, ETB1ek emango ditu maiatzaren 1eko eta 22ko partidak, baita final handikoak ere, grabaturik.
Zure interesekoa izan daiteke
Goitiak eta Gorkak eraman dituzte Iron Cupeko txapelak
Alex Goitia eta Gorka Sorozabal nagusitu dira 2026ko Iron Cupeko finalean, Eñaut Urreisti eta Thibault Basque bi setetan garaituta (15-10 eta 15-10). Lehen setean buelta eman behar izan diote markagailuari, baina bigarrenean aurkariek maila jaitsi dute eta bikote laranjak aise lortu du garaipena eta txapela.
Ihart eta Arai azken tantora arte borrokatu dira Iron Cupeko txapelak janzteko
Ihart Arakistain eta Arai Lejardi dira 2026ko Iron Cupeko txapeldunak. Hiru setetan garaitu dituzte Elaia Gogenola eta Eneritz Lizardi (10-15, 15-7 eta 4-5). Oso final parekatua izan da, parte bakoitzean bikoteetako batek agindu du, eta azken tantora arte lehiatu behar izan dira garailea aukeratzeko.
Urreisti eta Basque Iron Cupeko finalera sailkatu dira
Eñaut Urreistik eta Thibault Basquek Iron Cupeko finala jokatuko dute Goitia eta Gorkaren aurka, finalerdietan Eñaut Astelarra eta Unai Lekerika garaitu ondoren (15-13 eta 15-8). Lehen jokoa oso lehiatua izan da, baina bigarrenean bikote garailea errazago aritu da.
Elaia eta Eneritz izango dira Iharten eta Arairen aurkariak Iron Cupeko finalean
Elaia eta Eneritz izango dira Iharten eta Arairen aurkariak Iron Cupeko finalean, Maite eta Maialen 2 setetan garaitu ostean: 15-10 eta 15-14. Partida parekatua izan da, eta txikikeria batzuek jarri dute markagailua Elaiaren eta Eneritzen alde.
Goitia eta Gorka nagusitasunez igaro dira Iron Cupeko finalera
Alex Goitiak eta Gorka Sorozabalek Iron Cupeko finalerako txartela lortu dute Johan eta Atain mendean hartuta (11-15 eta 6-15). Lehen seta lehiatua izan da, baina bigarrenean garaileek ez diete aukerarik eman aurkariei.
Ihart eta Arai, Iron Cupeko lehen finalistak
Ihart Arakistain eta Arai Lejardi Iron Cupeko finalera sailkatu dira, finalerdietan Lur eta Oaia garaituz bi setetan (9-15 eta 10-15). Set hasieretako tantoak trabatu egin zaizkie, baina orokorrean partidaren agintea eraman dute. Datorren astean ezagutuko dute zein bikote izango den aurkaria.
Astelarra-Lekerika eta Goitia-Gorka bikoteek osatuko dituzte Iron Cupeko finalerdiak
Lehen partidan, Astelarra eta Lekerikak Libois eta Ibarluzea garaitu dituzte (15-11, 14-15 eta 5-2). Urreisti eta Basque izango dituzte aurkari finalerdietan. Bigarrenean, Goitiak eta Gorkak bi setetan menderatu dituzte Erkiaga eta Manci (15-11 eta 15-8). Hala, Johan eta Atain izango dituzte aurkari finalerdietan.
Urreisti-Basque eta Johan-Atain, Iron Cupeko finalerdietara
Urreistik eta Basquek Iron Cupeko A multzoko lehen postua ziurtatu dute Goitia eta Gorka 8-15 eta 13-15 irabazi ostean. B multzoan, bestalde, Johan eta Atainek lehen berdina lortu dute Astelarra eta Lekerika 5-15 eta 8-15 irabazita.
Astelarrak ordezkatuko du Olharan Bilboko Iron Cup txapelketan
Jean Olharanek ez du Bilboko Iron Cup txapelketan parte hartuko, belaunean jasandako kolpe baten ondorioz.
Erkiaga eta Manci faboritoak galtzaile, Iron Cupeko lehen jardunaldian
Urreisti eta Basqueren aurka galdu dute, 9-15 eta 5-15, A multzoko partidan. B multzoko estreinakoan, berriz, Johan eta Atainek 10-15 eta 12-15 garaitu dituzte Libois eta Ibarluzea.