Imanol Lopezek, astelehenean, agur esango dio Gernikako frontoiari profesional gisa
Imanol Lopez handiak bere azken partida jokatuko du Gernikan, astelehenean. Duela 23 urte frontoi horretan bertan egin zuen debuta San Fermin egunez eta uztailaren 7 hartan hasi zen, Goikorekin batera, azken bi hamarkadetako pilotari handienaren ibilbide distiratsua.
Bere gaitasun, indar eta inteligentziak laster harritu zituen guztiak eta, ondorioz, zumaiarrari "Mariskal" ezizena jarri zioten zaleek. Ehundaka, milaka borrokatan atera da garaile, bikoteko ardurak beregain hartuta.
Baina Lopez nonbait “Mariskal” izan bada, Gernikan izan da. Diferentziak gehien markatzen diren pilotalekua da Katedrala. Kirolariaren gaitasunak eta hutsuneak handitu egiten ditu 57 metroko kantxa beltzak. Ez du disimulatzen uzten. Imanolek, beste pilotalekuetan bezala, erraz jokatu du Gernikan. Eta hori ez zaie guztiei gertatzen.
Errebesez bikain atzeratzen du pilota, baina logikoa denez, eskuma indartsu horrek bere garapena izan du eta pilota ondo kokatzen ere maisua da aspalditik.
Sasoi batean, 2010 inguruan, Imanolek txapelketak ia berak bakarrik irabazten zituen. Binakako bost txapel irabazi zituen segidan, bost aurrelari ezberdinekin.
Atzeko koadroetatik agindu eta kantxaren jabe egiten zen. Pilota sartzeko sekulako erraztasuna izan du beti, eta ez hori bakarrik: jokoa ondo ikusteko gaitasun berezia, teknika, kokapena, indarra eta lehiakortasuna ere soberan izan ditu.
Hori guztiari kirolean handienek izan ohi duten izaera eta karakterra ere gehitu behar zaio. Gaitasun guzti horiek 1'94 metro eta 95 kilo inguruan kontzentratuta. Ezohikoa bezain geldiezina.
Puntista bikaina izateaz gain, zumaiarra liderra eta erreferente da zale eta gainontzeko jokalarientzat. Pilotari gazteei lehiatzen eta goi mailan jokatzen erakutsi die. Horren lekuko Barandika bera, Lopezekin jokatuz asko ikasi duena. Eta azken urte honetan, Goitia edo Urreisti. Imanol baino 20 urte gazteagoak dira. Partida, set eta tanto bakoitzean aholkuak, azalpenak eta irakaspenak eman dizkie Lopezek.
34 urte eman ditu zesta-puntan, eta azken momentura arte izan da txapelak eta tituluak lehiatzen, eta atzeko aldean jaun eta jabe izaten.
Astelehenean amaiera emango dio bere ibilbide profesionalari Gernikako katedralean. Partida ETB1ek eta eitb.eusek emango dute 22:20etatik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Label Winter Series finaleko jokaldi onenak
Johan Sorozabalen eta Thibault Basqueren garaipenarekin eman zion amaiera Eusko Lanbel Winter Series 2025-2026 txapelketak, otsailaren 15ean, Gernikan. Alex Goitia eta Unai Lekerika garaitu zituzten iparraldekoek final estu baten ondoren.
2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Giro bikaina Eusko Label Winter Series txapelketako finalean
Zale mordoa bildu da Gernikako Jai Alai pilotalekuan Eusko Label Winter Series txapelketako finalaz gozatzeko.
Johani eta Basqueri Winter Serieseko txapelak eman dizkien azken tantoa
Johanek eta Basquek irabazi dute 2025-2026ko Winter Series txapelketa. Final lehiatua izan da, eta Goitiaren azken tantoko akatsak Iparraldekoei eman dizkie txapelak.
Basque: "Mundu guztiak nahi du irabazi Winter Seriesa, eta oso harro nago"
Johan eta Basque oso pozik agertu dira garaipena eskuratu ostean, eta euren gertukoei eskaini dizkiete txapelak, Barandikari aipamen berezia eginez.
Johan eta Basque, 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak
Igandean jokatutako finalean, Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek Alex Goitia eta Unai Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan: 15-10, 14-15 eta 5-1. Garaipena eskuratu duten puntistek aurreneko aldiz jantzi dute Winter Serieseko txapela.
Zuzenean, 2025-2026ko Winter Series txapelketaren finala: Johan-Basque vs Goitia-Lekerika
Ikusi zuzenean 2025-2026 edizioko Eusko Label Winter Series txapelketaren finala, igande honetan, otsailaren 15ean, 11:30etik aurrera, Gernikako Jai Alaitik.
Barandika: "Final potentea ikusiko dugu"
Xabier Barandikak Winter Serieseko final handirako txartela lortu zuen, baina, finalerdietan min hartuta, ezingo du partidarik garrantzitsuena lehiatu. Nola ikusten du gernikarrak finala?
Alex Goitia: “Txapela lortzeko borrokatu behar dugu, eta etxera txapelarekin joan behar dugu”
Alex Goitiak eta Unai Lekerikabeaskoak Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketako finala jokatuko dute igandean, otsailaren 15ean, Thibault Basqueren eta Johan Sorozabalen aurka. Partidaren atarian, Goitia eta Lekerekin egon gara eta bertan egotea “egindako lanaren fruitu” dela azaldu digute. Biak ala biak txapela etxera eramateko gogoz daude.
Imanol Lopezek Gernikako Jai Alai frontoian egindako azken tantoak
Imanolek agur esan zion Jai Alai frontoiari, Gernikan bildu ziren zale eta jarraitzaileek omenaldi beroa egin zioten, eta atzelari zumaiarrak horren neurrian jardun zuen. Garaipenik ez, baina horrelako tanto ikusgarriak oparitu zizkigun.