Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Portetek hartuko du Manciren tokia Winter Serieseko 9. jardunaldian, mutrikuarra lesionatuta dabil eta

Atzelari mutrikuarrak lesioa du abdomenean eta gaur egingo dizkiote probak. Horrenbestez, Portetek, Goixerrirekin batera, partida garrantzitsua jokatuko du astelehenean, Urrutia eta Del Rioren aurka.

Jerome Portet puntista zaguero winter series

Jerome Portet atzelaria (Pamiers, 1995). Argazkia:Eraman!

Mikel Mancisidor (Mutriku, 1999) atzelari gipuzkoarrak ezin izango du jokatu Eusko Label Winter Series txapelketari dagokion 9. jardunaldia. Mutrikuarrak lesioa du abdomenean eta gaur egingo dizkiote probak, Eraman enpresak jakitera eman duenez.

Haren ordez lehiatzeko, Jerome Portet (Pamiers, 1995) aukeratu du Jai Alai ligak.

Okzitaniarra esperientzia handiko atzelaria da, Slam mailako garaipenak ere baditu, eta, Goixerrirekin batera, partida garrantzitsua jokatuko du astelehenean, Urrutia eta Del Rioren aurka.

Izan ere, B multzoko partida horren emaitzak eta tanto-kopuruak eragin zuzena izango du Barandika eta Basque bikotearen aukeretan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X