Olharanek eta Gorkak bigarren garaipena lortu dute eta Erkiaga eta Ibarluzea ia aukerarik gabe utzi dituzte
Aurrelari bearnotarra eta atzelari lapurtarra nagusi izan dira lehen jokoan (11-15), baina bigarren partzialean bizkaitarrek buelta eman diote egoerari (15-8). Partida hirugarren jokoan erabaki da, non azken hiru tantoak aurrenekoek egin dituzten (4-5).
Jean Olharanen eta Gorka Sorozabalen arteko besarkada norgehiagokaren amaieran. Irudia: EITB
Min hartuta dagoen Johan Sorozabal berriro ordezkatu duen Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek osatutako bikoteak hiru jokotan (11-15, 15-8 eta 4-5) irabazi die Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzeari, azken bi edizioetako txapeldunei, Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatutako Eusko Label Winter Serieseko seigarren jardunaldian.
Lehen jokoan, Gorka Sorozabal nagusi izan da atzeko koadroetan, eta Olharan Ibarluzearen sendotasun faltaren aurrean nabarmendu da. Erkiaga saiatu da, baina ezin izan dio markagailuari buelta eman, nahiz eta behin baino gehiagotan hurbildu diren. Gorkak ez du pilota bakar bat galdu eta Jean Olharan aurreko neurketan bezain ausarta eta fidagarria izan da (11-15).
Bigarren jokoan, ordea, erabat aldatu dira gauzak. Olharanek eta Gorkak ez dute Erkiaga jokoan ez sartzea lortu, eta Ispasterreko aztiak bereak eta bi egin ditu. Ibarluzea sendoago agertu da atzeko koadroetan eta Sorozabalek pilotaren bat galdu du, lehen joko perfektua egin ostean. Horrela, bizkaitarren garaipena argia izan da bigarren partzialean (15-8).
Berdinketa hausteko hirugarren eta azken joko erabakigarriak amaiera estua izan du; izan ere, bi bikoteak launa berdinduta iritsi dira bukaerara, Erkiagaren errebote bat goiko txapara joan denean, tentsio handiko tantoak jokatu ostean (4-5).
Honenbestez, Erkiagaren eta Ibarluzearen bigarren porrot honek ia sailkatzeko aukerarik gabe utzi ditu, besteen emaitzen menpe.
Zure interesekoa izan daiteke
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 7. jardunaldiko hiru tanto onenak
Alex Goitiak, Jon Zabalak eta Ludovic Laduchek egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 7. jardunaldiko tantorik onenak.
Goitia eta Lekerika: ''Pozik, finalerdietan gaude''
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak, astelehenean, Eusko Label Winter Seriesen, garaipena eskuratu dute, Ludovic Laduche eta Jon Zabala aurkari, eta, horrenbestez, txapelketako finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira.
Goitia eta Lekerika eta Johan eta Gorka, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkara
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak Laduche eta Zabala menderatu dituzte, bi jokotan, 15-12 eta 15-14, eta emaitza horrek sailkatzeko aukerarik gabe utzi ditu Erkiaga eta Ibarluzea eta asteleheneko partidan galtzaile atera den bikotea.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko hiru tanto onenak
Jean Olharanek eta Aritz Erkiagak egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko tantorik onenak.
Gorka Sorozabal: "Oso partida zaila izan da eta zorte pixka bat izan dugu"
Min hartuta dagoen Johan Sorozabal berriro ordezkatu duen Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek osatutako bikoteak hiru jokotan (11-15, 15-8 eta 4-5) irabazi diete Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzeari, azken bi edizioetako txapeldunei, Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatutako Eusko Label Winter Serieseko seigarren jardunaldian.
Erkiaga-Ibarluzea vs Olharan-Gorka Eusko Label Winter Serieseko partidaren azken tantoa
Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek 3 setetan menderatu dituzte Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea (11-15, 15-8 eta 4-5). Hemen partidako azken tantoa.
Johan Sorozabalek ez du astelehenean Erkiaga eta Ibarluzearen aurkako partida jokatuko
Aurrelari lapurtarrak orkatilako lesiotik osatu gabe jarraitzen du eta Olharanek ordezkatuko du abenduaren 1ean.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 5. jardunaldiko hiru tanto onenak
Xabi Barandikak eta Ekaitz Mendizabalek, 'Goixerrik' egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 5. jardunaldiko tantorik onenak.
Eusko Label Winter Series Barandika-Basque vs Goixerri-Manci partidako estatistikak
Txapelketako bosgarren jardunaldian, Xabi Barandikak eta Thibault Basquek Ekaitz Mendizabal "Goixerri" eta Mikel Manci menderatu dituzte, bi jokotan, 15-10 eta 15-6. EITBk partidako estatistikak jaso ditu.