WINTER SERIEAK 2025-26
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Johan Sorozabalek ez du astelehenean Erkiaga eta Ibarluzearen aurkako partida jokatuko

Aurrelari lapurtarrak orkatilako lesiotik osatu gabe jarraitzen du eta Olharanek ordezkatuko du abenduaren 1ean.

Johan Sorozabal lesionado.

Gorka (ezkerrean) eta Johan Sorozabal (eskuinean). Irudia: ERAMAN!

Johan Sorozabal ez da osatu urriaren 29an Pauen izandako orkatilako lesiotik eta Eusko Label Winter Serieseko hurrengo partida galduko du, abenduaren 1ean. Miarritzeko aurrelariak baja izaten jarraituko du, eta Jean Olharanek ordezkatuko du, azaroaren 17an bezala, non bikote laranjaren lehen garaipena lortu zuten Laducheren eta Zabalaren aurka.

Astelehenean Gernikan jokatuko den partida bereziki garrantzitsua da Erkiaga eta Ibarluzearentzat. Debutean galdu ondoren, bizkaitarrek hitzordu garrantzitsua dute eskuartean, beste porrot batek arriskuan jarriko bait lituzke txapelketako finalerdietara sartzeko aukerak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X