4. JARDUNALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laduche-Zabala eta Olharan-Gorka bikoteak aurrez aurre, Eusko Label Winter Seriesen laugarren jardunaldian

Olharanek Johan Sorozabal ordezkatuko du, min hartuta dagoelako. Neurketa ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da, 22:15etik aurrera.
Eusko Label Winter Series 2025-26
Eusko Label Winter Series 2025-26

Eusko Label Winter Series zesta-punta txapelketaren laugarren jardunaldia jokatuko dute gaur, azaroaren 17an. Laduchek eta Zabalak Olharanen eta Gorkaren kontra lehiatuko dira, Gernikako Jai Alai frontoian. Olharanek Johan Sorozabal ordezkatuko du, joan den astean lesionatu egin baitzen.

Laduche eta Zabala A taldeko bigarren lekuan daude, Goitia eta Lekerika bikotearengandik puntu bakarrera; Johan eta Gorka, berriz, azken tokian daude, lehen jardunaldiko hitzorduan kale egin ostean. 

Neurketa 22:15ean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X