Zesta-punta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erkiaga-Ibarluzea vs Laduche-Manci: Eusko Label Winter Serieseko final handia, gaur, Gernikan

Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea dira faborito nagusiak, baina Ludovic Laduche eta Mikel Mancisidor sasoiko iritsi dira finalera, eta partida ikusgarria espero da. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, igandean, 11:40tik aurrera.
ibarluzea_erkiaga_laduche_manci_materiala_winterseries_finala_FOTOjaialai
18:00 - 20:00
Erkiaga-Ibarluzea eta Laduche-Manci bikoteek Winter Serieseko finalerako materiala hautatu dute

Erkiaga-Ibarluzea eta Laduche-Manci bikoteak nor baino nor gehiago arituko dira igande honetan, Gernikako Jai Alai frontoian, Eusko Label Winter Series txapelketako final handian. Partida zuzenean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus atarian, 11:40tik aurrera.

Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea dira faborito nagusiak. Ligaxkan nagusi izan dira, eta finalaurrekoan mendean hartu zituzten Ludovic Laduche eta Mikel Mancisidor, jokoan ezer ez zuten partidan, ordurako bi bikoteek finalerako txartela ziurtatuta baitzuten.

Edonola ere, Lapurdiko Getariakoak eta Mutrikukoak gora egin dute txapelketak aurrera egin ahala, eta maila onean eta konfiantzaz beteta iritsi dira finalera. Ezustekoa eman eta txapela jantzi nahi dute.

Lehia ikusgarria espero da, zaleen eta ikusleen gozamenerako.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X