Zesta-punta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erkiaga-Ibarluzea vs Laduche-Manci final aurreratua, Winter Serieseko finalerdietako 5. jardunaldian

Bi bikoteek ziurtatuta dute otsailaren 16ko finalerako tokia, eta ez dute ezer jokoan. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai, 22:15etik aurrera.
Eusko Label Winter Serieseko puntistak
Eusko Label Winter Serieseko puntistak

Erkiagak eta Ibarluzeak Laducheren eta Manciren aurka jokatuko dute astelehen honetan, Eusko Label Winter Series zesta-punta txapelketako finalaurrekoetako bosgarren jardunaldian. Ez dute ezer jokoan, dagoeneko bi bikoteek final handirako txartela eskuratu dutelako. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:15etik aurrera.

Hitzordu handia baino lehen, lau protagonistek jokatuko duten azken neurketa izango da gaurkoa, eta erronka interesgarria aurreikusten da, batez ere, arlo psikologikoan.

Datorren astelehean, otsailaren 10ean, finalaurrekoetako azken jardunaldia izango da jokoan: Urreisti-Gorka eta Urrutia-Basque puntistak izango dira aurrez aurre.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X