7. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Winter Serieseko Laduche-Manci vs Barandika-Lopez partida, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en

Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian jokatuko den neurketa 21:45etik aurrera izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.
Eusko Label Winter Series
Eusko Label Winter Serieseko puntistak. Irudia: EITB MEDIA

Ludovic Laduchek eta Mikel ManciXabi Barandika eta Imanol Lopez izango dituzte aurkari, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian jokatuko duten Eusko Label Winter Series zesta txapelketaren 7. jardunaldian.

Norgehiagoka, ohiko moduan, ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 21:45etik aurrera.

Bikoteak A multzoko azken bi postuetan daude, partida bakarra jokatuta eta garaipenik lortu gabe. Ondorioz, gaurko neurketa garrantzitsua da bientzat, edizio honetako lehen garaipena lehenbailehen eskuratzea baitute helburu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X