Erkiaga eta Zabala txapelketatik kanpo, Olharanen eta Basqueren aurka galdu eta gero
Aritz Erkiaga eta Jon Zabala Euskolabel Winter Series txapelketatik kanpo geratu dira, ezin izan baitzieten Jean Olharan eta Thibault Basqueri irabazi 11. jardunaldiari zegokion neurketan. Garaipena ezinbestekoa zuen Bizkaiko bikoteak hurrengo fasera sailkatzeko, baina hiru setetan eman zuten amore (15-11, 11-15 eta 4-5). Lehen seta egungo txapeldunentzat izan bazen ere, hurrengo biak zuriek bereganatu zituzten.
Partida ireki zuen seteko lehen hiru tantoak galdutakoak izan ziren, joko horren nondik norakoaren aurrekari gisa, eta, hortik aurrera, dirdira gutxiko lehen seta izan zen. Ez zen kantxan zeuden pilotarien jardunik onena izan. Olharanen asmoak aise irakurri zituen Erkiagak eta horixe baliatu zuen tantoak biltzeko. Atsedenaldira 8-4 aurretik heldu ziren laranjak. Hutsartearen ostean, partida ez zen gehiegi aldatu, eta pixkanaka tantoak tartekatuz, segida luzerik gabe, Erkiaga eta Zabala 15. tantora heldu ziren, zuriek 11 tanto egin zituztelarik.
Bigarren seta parekatua hasi zen, eta horren adierazle tarte horretan izandako bost berdinketak (2-2, 3-3, 4-4, 5-5 eta 7-7). Hala ere, Zabalak galdutako pilotek bidea ireki zioten bikote zuriari arratsaldeko bigarren seta eskuratzeko. Markinarrak 17 pilota galdu zituen guztira norgehiagokan zehar. Horrenbestez, Olharanen eta Basqueren lanak eta laranjek lan kaskarrak 11-15ekoa jarri zuten markagailuan.
Hirugarren setean, aldiz, behar gehien zuen bikotea bi tanto aurretik jarri zen. Orduan, baina, zurien erantzuna helduz zen, 4 tanto kateatuz. Aitzitik, Erkiagak eta Zabalak txapelketan jarraitzeko grina erakutsi eta jokoa berdintzea lortu zuten Ispasterko aurrelariak lortutako bi tantoren bidez: 3-4koa txik-txak-txula batekin eta 4-4koa bi pareta bikain batekin. Azken tanto erabakigarrian, ostera, Olharanek pilota atzera bota eta errebotea jo ondoren zabalera joan zen, eta Erkiagaren ahalegina ez zen nahikoa izan pilotakada jasotzeko. Ondorioz, txapelketa irabazteko bikote faboritoetako bat lehiatik at geratu zen.
Gauzak horrela, Olharan eta Basque sailkatu dira hurrengo fasera A multzoko lehen postuan lehiarik galdu gabe. Haien atzetik Barandika eta Lekerika gernikarrak igaro dira 7 punturekin. Erkiaga eta Zabala hirugarren amaitu dute, guztira 6 ale bilduta. Laugarrenak, berriz, Urrutia eta Aimar izan dira, set bakar bat ere irabazi gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Label Winter Series finaleko jokaldi onenak
Johan Sorozabalen eta Thibault Basqueren garaipenarekin eman zion amaiera Eusko Lanbel Winter Series 2025-2026 txapelketak, otsailaren 15ean, Gernikan. Alex Goitia eta Unai Lekerika garaitu zituzten iparraldekoek final estu baten ondoren.
2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Giro bikaina Eusko Label Winter Series txapelketako finalean
Zale mordoa bildu da Gernikako Jai Alai pilotalekuan Eusko Label Winter Series txapelketako finalaz gozatzeko.
Johani eta Basqueri Winter Serieseko txapelak eman dizkien azken tantoa
Johanek eta Basquek irabazi dute 2025-2026ko Winter Series txapelketa. Final lehiatua izan da, eta Goitiaren azken tantoko akatsak Iparraldekoei eman dizkie txapelak.
Basque: "Mundu guztiak nahi du irabazi Winter Seriesa, eta oso harro nago"
Johan eta Basque oso pozik agertu dira garaipena eskuratu ostean, eta euren gertukoei eskaini dizkiete txapelak, Barandikari aipamen berezia eginez.
Johan eta Basque, 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak
Igandean jokatutako finalean, Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek Alex Goitia eta Unai Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan: 15-10, 14-15 eta 5-1. Garaipena eskuratu duten puntistek aurreneko aldiz jantzi dute Winter Serieseko txapela.
Zuzenean, 2025-2026ko Winter Series txapelketaren finala: Johan-Basque vs Goitia-Lekerika
Ikusi zuzenean 2025-2026 edizioko Eusko Label Winter Series txapelketaren finala, igande honetan, otsailaren 15ean, 11:30etik aurrera, Gernikako Jai Alaitik.
Barandika: "Final potentea ikusiko dugu"
Xabier Barandikak Winter Serieseko final handirako txartela lortu zuen, baina, finalerdietan min hartuta, ezingo du partidarik garrantzitsuena lehiatu. Nola ikusten du gernikarrak finala?
Alex Goitia: “Txapela lortzeko borrokatu behar dugu, eta etxera txapelarekin joan behar dugu”
Alex Goitiak eta Unai Lekerikabeaskoak Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketako finala jokatuko dute igandean, otsailaren 15ean, Thibault Basqueren eta Johan Sorozabalen aurka. Partidaren atarian, Goitia eta Lekerekin egon gara eta bertan egotea “egindako lanaren fruitu” dela azaldu digute. Biak ala biak txapela etxera eramateko gogoz daude.
Imanol Lopezek Gernikako Jai Alai frontoian egindako azken tantoak
Imanolek agur esan zion Jai Alai frontoiari, Gernikan bildu ziren zale eta jarraitzaileek omenaldi beroa egin zioten, eta atzelari zumaiarrak horren neurrian jardun zuen. Garaipenik ez, baina horrelako tanto ikusgarriak oparitu zizkigun.