Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Miamiko zesta-puntako frontoi historikoak ateak irekiko ditu berriro 2026ko otsailean

World Jai-Alaik asteazken honetan eman du horren berri. Frontoiak JAM Arena izena izanen du aurrerantzean, eta 1.500 ikuslerentzako edukiera izanen du.
Zesta punta
Zesta punta

World Jai-Alaik Miamiko zesta-puntako frontoi historikoa 2026ko otsailean berriro irekiko dela iragarri du, asteazken honetan, frontoi horren mendeurrenerako egindako birmoldaketa sakonaren ostean.

Pilotaleku historikoa Miami Kasinoan dago, eta aurrerantzean JAM Arena izena izango du. 1.500 eserleku izango ditu, eta kirolerako, komediarako, kontzertuetarako eta kultur programaziorako erabili ahalko da, baita zesta-puntarako ere, antolatzaileek ohar batean jakinarazi dutenez.

"Erdigunean kokatuta eta familia-giroarekin, JAM Arenak Florida hegoaldeko artista onenen mesederako arreta puntu bat jarriko du", esan du Scott Savin World Jai-Alaiko eragiketa zuzendariak.

Estatu Batuetan 18 frontoi egon ziren, eta ia 500 euskal pilotari. Gaur egun, berriz, bi pilotaleku daude: Dania Beachekoa, bertan Jai-Alai Ligako txapelketa bat jokatzen da, eta Magic City, Miamikoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Barandika eta Oyhenard
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barandika eta Oyhenard irabazle Donibane Lohizuneko 4ko masterrean

Barandika eta Oyhenard nagusitu dira Donibane Lohizuneko Master 4ko finalean, baina hirugarren jokoa behar izan dute Erkiaga eta Basque mendean hartzeko. Lehenbizikoan, Ispasterkoa eta Bidartekoa izan dira nagusi, 15-13. Bigarrena, baina, gernikarrak eta Donibane Lohizunekoak eskuratu dute, 13-15. Kitarakoan, berriz, Barandika eta Oyhenard jaun eta jabe izan dira: 1-5. Gernikako aurrelaria bolada onean dago, jokatu dituen azken 12 partidetatik 11 poltsikoratu baititu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X