Pala, Afizionatuen Mailako pilota eta Binakako Txapelketa, gaur, zuzenean, eitb.eus-en
Gaur, abenduak 13, hiru kirol emanaldi izango dituzu ikusgai, zuzenean, EITB Median: palako Binakako Txapelketako finalerdia, Afizionatuen Mailako Euskal Herriko Elite Txapelketako Lau t'erdiko finala eta Binakako Txapleketaren 3. jardunaldiko partida.
18:30ean palako Binakako Txapelketako bigarren finalerdia ikusi ahalko duzu ETB4n eta eitb.eus-en. Bilboko Bizkaia frontoian, nor baino nor gehiago ariko dira Necol-Gordon eta Madariaga-Urrutia bikoteak. Abenduaren 20an izango da finala Bilbon, eta bigarren finalerdiko garaileek Fusto-Ibai Perez bikotea izango dute aurrean final handian.
Gero, 19:00etan, Afizionatuen Mailako Euskal Herriko Elite Txapelketako Lau t'erdiko finala ikusgai egongo da eitb.eus-en. Aretako pilotalekuan lehiatuko dira Xabier Rekalde eta Gaizka Carregal.
Azkenik, 22:10ean, Zornotzan jokatuko den Binakako Txapelketako 3. jardunaldiko Laso-Iztueta vs Larrazabal-Albisu neurketa emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Zure interesekoa izan daiteke
Perez-Landeta eta Gaubeka-Gordon, irabazle Sopelan
Larunbat honetan jokatu dira Sopelan Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketako palako finalak. Larruzko palako finalean, Ibai Perezek eta Landetak 3 setetan menderatu dituzte Madariaga eta Sierra (15-14, 12-15 eta 10-8). Pala motzeko finalean, berriz, Gaubekak eta Gordonek 2 setetan garaitu dituzte Erik eta Olazabal (15-7 eta 15-11).
Iñaki Urrutia, palista: “Lizitazioaren ebazpenaren zain gaude oraindik; espero dugu aste gutxi barru frontoian egotea”
Palista profesionalek amaitutzat eman dute maiatzean hasi zuten greba mugagabea. Hala ere, guztiz apurtu da euren eta Innpala enpresaren arteko harremana. Bi proiektu daude orain jokoan, eta horietako bat babesten dute pilotariek, baina lizitazioaren ebazpenaren zain daude. Gauzak ondo bidean, badute etorkizunean pala bere lekuan jartzeko itxaropena.
Palako pilotari profesionalek bertan behera utzi dute 2025eko maiatzean hasi zuten muga gabeko greba
Palista profesionalek oharra argitaratu dute; zehaztu dutenez, gaur egun ez dago Innpalarekin kontratua duen pilotaririk, eta, halaber, azaldu dute Bizkaia Frontoiaren lizitazio prozesuaren baitan aurkeztu diren bi proiektuetako bat babesten dutela.
Imanol Ibañez palistak Akilesen tendoia hautsi zuen Nazioen Ligako finalean
Frantziaren aurkako finalaren lehen jokoan palista bilbotarrak orpazurdan min hartu zuen, eta anbulantzian eraman behar izan zuten Bizkaia pilotalekutik. Denbora beharko du sendatzeko.
Frantziak larruzko paletan irabazi dio Euskal Selekzioari
Frantziako bikoteak bi setetan irabazi dio euskal ligari, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu den Nazioen Ligako hirugarren jardunaldian.
Innpalak iragarri du Fustok eta Madariagak enpresako kide izateari utziko diotela ekainaren 30ean
Innpalaren arabera, bi palistek erabaki dute ez onartzea egin zitzaien berritze proposamena; hala, Innpalaren pilotarien lantaldean, uztailaren 1etik aurrera, hamahiru palista izango dira. Palista profesionalak greba mugagabean daude, maiatzetik.