Esku-pilotako beste lehiaketa batzuk
2025/06/22 - 23:14
Bakaikoa final-laurdenetara, Zubizarreta partida estu batean kanporatuta (22-21)
Nafarrak Iñaki Artola izango du aurkari final-laurdenetako lehian.
2025/06/21 - 22:46
Elordi sanferminetako 4 t’erdiko final-zortzirenetara pasatu da, eta Larrazabal, final-laurdenetara
Elordik 22-9 irabazi dio Salaberriari, eta Peio Etxeberriari egingo dio aurre asteartean, Eibarren, final-zortzirenetan. Bestalde, Larrazabalek 22-7 irabazi dio Jakari, eta txapelketako final-laurdenetara igaro da.
2025/06/20 - 14:14
Gaur abiatuko da Nafarroako Lau t'erdikoa
Gaur, ekainak 20, hasiko da Nafarroako Lau t'erdiko txapelketa, Etxarri Aranatzen, Euskalerriari pilotalekuan. 14 pilotarik parte hartuko dute aurten: Baikoko 8k eta Aspeko 6k. Finala Iruñean jokatuko da, Nafarroa Arena pilotalekuan, uztailaren 7an. Txapelketa ETBn eta eitb.eus-en egongo da ikusgai.
2025/06/16 - 15:22
2025eko CaixaBank Mastersa uztailaren 18an hasi eta irailaren 14an amaituko da
Aurkeztu dute jada 2025eko CaixaBank Mastersa. Txapelketa uztailaren 18an hasiko da. Finala irailaren 14an jokatuko da. Altuna III-Imaz, Artola-Martija, Ezkurdia-Iztueta, Zabala-Mariezkurrena II, Larrazabal-Rezusta, Jaka-Zabaleta eta Elordi-Albisu bikoteek parte hartuko dute.
2025/05/20 - 16:05
Set formatua berrituta, maiatzaren 31n hasiko da Bizkaia Torneoa, Orozkon
Bizkaia Torneoa Orozkon abiatuko da, maiatzaren 31n, Ganekogorta eta Kolitza taldeetako pilotarien arteko partidekin. Taldeka jokatuko dute, hiru modalitatetan: Lau t'erdikoan, Buruz Burukoan eta Binakakoan. Neurketak 10 tantoko bi setetan jokatuko dira; berdinketa egonez gero, hirugarrena 5era.
2025/05/04 - 17:28
Espinal eta Sanchez, trinketeko binakako txapeldunak
Iker Espinal eta Luis Sanchez 40-38 gailendu zaizkie Mathieu Ospital eta Peio Guichandut pilotariei trinketeko binakako txapelketako finalean. Baionako Moderno trinketean gaur jokatu den finala estua eta ikusgarria izan da.
2025/04/13 - 17:13
Altuna-Huegun eta Senperena-Cabanne txapeldun, pilota egokituan
Finalak Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatu dira. Adimen urritasunen kategorian, Joseba Altuna eta Iraitz Huegun gailendu dira, finala 25-20 irabazita. Gurpildun aulkien kategorian, berriz, Aingeru Senperena eta Maxi Cabanne nagusitu dira 25-14.
2025/04/10 - 11:49
Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalak, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en
Igandean, apirilaren 13an, Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalak jokatuko dituzte Donostian, Atano III.a frontoian. EITB Mediak zuzenean emango ditu, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
2025/03/04 - 01:12
Olharan eta Barandika Banakako Serieseko finalerdietarako sailkatu dira
Final laurdenetan, hirugarren jokoan erabaki diren bi partidetan, Olharanek Laduche menderatu du, eta Barandika Urreistiri gailendu zaio. Hala, finalerdietan, Olharan Johanen aurka arituko da, eta Barandika, Erkiagaren kontra.
2025/03/03 - 10:18
Olharan vs Laduche eta Barandika vs Urreisti partidekin hasiko da Banakako Winter Series txapelketa
Final laurdenetako bi norgehiagokak eitb.eus-en eta ETB1en ikusteko aukera egongo da, 22:15etik aurrera.
2025/03/02 - 18:47
Peio Larraldek irabazi du Trinketeko Buruz Buruko Txapelketa
Peio Larraldek 40-29 hartu du mendean Mathieu Ospital etxean, Hazparneko trinketean. Sakez 12 tanto egin ditu, eta ondo kudeatu du partida amaierara arte, trinketeko buruz buruko hirugarren txapela lortzeko.
2025/02/18 - 21:46
Lau bikote arituko dira Bizkaia Torneoan, txapelak janzteko asmoz
Lehen jardunaldian, Aldai-Perez bikoteak Etxegarai-Capellan izango ditu aurkari, eta Uriarte-Erasun bikoteak, Ibarrola-Mendizabal. Finala martxoaren 14an izango da. EITB Mediak Amaia Aldai, Itxaso Erasun, Aizane Ibarrola eta Andrea Capellán elkarrizketatu ditu.
2024/10/06 - 22:16
2024ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 19ko asteburuan hasi, eta urriaren 6an amaituko da, eta finala Iruñean jokatuko da.
2024/10/06 - 22:10
Peña II.ak eta Zabaletak jantzi dute CaixaBank Masterseko txapela
Peña II.a eta Zabaleta 13-22 gailendu zaizkie Altuna III.ari eta Iztuetari finalean, eta podiumeko gorenera igo dira txapela janzteko.
2024/10/06 - 22:07
Zabaleta: ''Peñarekin gustura sentitu naiz, bikote ona osatu dugu, eta hori garrantzitsua da irabazteko''
Jon Ander Peña eta Jose Javier Zabaleta pozarren agertu dira CaixaBank Masterseko finala irabazi eta gero. Norgehiagokaren bigarren zatian askoz hobeto jokatu dutela, eta, oro har, txapelketan elkarrekin gustura aritu direla adierazi dute biek.
2024/10/06 - 21:37
Peña II.aren azken sakea eta tantoa, CaixaBank Masterseko finalean
Jose Javier Zabaletak eta Jon Ander Peñak 13-22 irabazi diete Martxel Iztuetari eta Jokin Altunari CaixaBank Masterseko finalean, Navarra Arenan. Hauxe izan da partidako azken tantoa.
2024/10/06 - 21:20
Peña II.a eta Zabaleta, 2024ko CaixaBank Masterseko txapeldun (13-22)
Neurketa parekatua izan da lehen zatian (12-11), baina atsedenalditik aurrera 1 eta 11ko partziala sartu diete aurkariei.
2024/10/05 - 16:17
Peña II-Zabaleta eta Altuna III-Iztueta, CaixaBank Masterseko finalera
Peña II-Zabaleta eta Altuna III-Iztueta bikoteek jokatuko dute igandean CaixaBank Masterseko finala, ostiralean Nafarroa Arenan jokatu ziren finalerdietan Etxeberria-Mariezkurrena eta Zabala-Imaz bikoteak 22-16 eta 22-15 menderatu ostean, hurrenez hurren.
2024/10/05 - 03:17
Peña II-Zabaleta eta Altuna III-Iztueta bikoteek jokatuko dute CaixaBank Masterseko finala
Nafarroa Arenan jokatu diren finalerdietan, 22-16 eta 22-15 menderatu dituzte Etxeberria-Mariezkurrena eta Zabala-Imaz bikoteak, hurrenez hurren. Finala igande honetan izango da, urriaren 6an, eta zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2024/10/05 - 02:29
Peña II.a: ''Bigarren partean hobeto irakurri dut zer egin behar nuen''
Jon Ander Peña eta Jose Javier Zabaleta pozik azaldu dira CaixaBank Masterseko finalera sailkatu ondoren, Peio Etxeberria eta Mariezkurrena garaituta (22-16). Ondo hasi ez arren, bigarren zatian hobeto aritu direla adierazi dute.