Esku-pilotako beste lehiaketa batzuk
2025/07/20 - 23:23
Altunak eta Imazek lehen puntua bereganatu dute, Larrazabal eta Rezusta menderatuta (22-18)
Jokin Altunak eta Ander Imazek 22-18 irabazi diete Iker Larrazabal eta Beñat Rezustari eta, horrenbestez, lehen puntua bereganatu dute CaixaBank Masterseko ligaxkan.
2025/07/20 - 23:22
Atxiki, bai ala ez? Altunaren haserrea eragin duen tantoa
Altuna-Imaz eta Larrazabal-Rezusta bikoteen arteko CaixaBank Masterseko partidan, 17na zihoazenean, Larrazabalek boleaz erantzun dio Altunaren sakeari, tantoa eginez. Altuna asko haserretu da epailearen erabakiarekin, berak argi baitauka Larrazabalek atxiki egin duela.
2025/07/19 - 01:59
Borrokatutako garaipenarekin eman diote hasiera CaixaBank Mastersari Etxeberriak eta Mariezkurrenak (20-22)
Peio Etxeberriak, Javier Zabalaren ordez, eta Jon Mariezkurrenak 20-22 menderatu dituzte Erik Jaka eta Jose Javier Zabaleta CaixaBank Masterseko lehen partidan.
2025/07/14 - 22:47
Etxeberria eta Zabaleta, San Fermin Torneoko txapeldunak (11-22)
Peña eta Mariezkurrena mendean hartu dituzte, Iruñean jokatutako finalean. Urdinak oso nagusi izan dira eta Peio Etxeberriak pilotari onenaren saria ere irabazi du.
2025/07/12 - 14:16
Etxeberria-Zabaleta bikoteak finalerako lehen txartela eskuratu du
Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak sekulako pasada eman zieten atzo gauean Urrutikoetxeari eta Albisuri. 5-22 gailendu zen Aspeko bikotea, eta asteleheneko finalerako lehen txartela eskuratu zuen horrela.
2025/07/11 - 02:14
Peñak eta Mariezkurrenak aise garaitu dituzte Altuna eta Bikuña (9-22)
Sanferminetako binakako txapelketako B multzoko finalerdian, Baikoko bikotea une oro joan da aurretik markagailuan, eta garaipen argia lortu du (9-22).
2025/07/09 - 12:36
Artola-Iztueta bikotea nagusi Altuna III.aren eta Bikuñaren aurka, Sanferminetako ligaxkako lehen jardunaldian
Artolak eta Iztuetak garaipenarekin ekin diote San Fermin Torneoko finalerdietako ligaxkan, eta lehen puntua bereganatu dute B multzoko lehen jardunaldiko partidan. Altuna III-Bikuña bikotea menderatu dute, 22-12ko emaitzarekin.
2025/07/08 - 13:59
Urrutikoetxea eta Albisu garaile, Ezkurdiaren eta Martijaren aurka, Sanferminetako ligaxkako lehen partidan
Urrutikoetxea-Albisu bikoteak 22-19ko emaitzarekin bereganatu du garaipena Ezkurdiaren eta Martijaren aurka jokatutako San Fermin Torneoko A multzoko ligaxkako estreinako neurketa. Hala, bada, lehen puntua poltsikoratu dute Urrutikoetxeak eta Albisuk.
2025/07/07 - 16:22
Jon Ander Peña, txapela irabazi berritan: ''Ez dakit gaur bezala inoiz sufritu dudan; batez ere, buruz''
Jon Ander Peñak honela azaldu du San Fermin Torneoko lau t'erdiko finalean sentitutakoa. Kostata, baina lortu du Zabala menperatzea (22-20).
2025/07/07 - 15:50
Peña II.a txapeldun, sanferminetako lau t'erdiko lehian
8-16 galtzen joan den arren, Jon Ander Peña Zabalari nagusitu zaio (22-20) astelehen eguerdian jokatutako San Fermin Torneoko lau t'erdiko finalean, Navarra Arenan.
2025/07/06 - 23:03
Ezkurdiak eta Martijak aise menderatu dituzte Elordi eta Rezusta (22-7)
Joseba Ezkurdiak eta Julen Martijak sanferminetako finalerdietako ligaxka jokatuko dute, Aitor Elordiri eta Beñat Rezustari gaur, Labriten, 22-7 irabazi eta gero.
2025/07/05 - 01:38
Peña II.ak eta Zabalak jokatuko dute Iruñeko sanferminetako 4 t'erdiko finala
Lehen finalerdian, Peñak eta Artolak neurtu dituzte indarrak. Oso partida lehiatua izan da, eta Peñak lortu du finalerako txartela (15-22). Bigarrenean, Etxeberria eta Zabala lehiatu dira. Hasiera parekatua izan du partidak, baina 11-11 berdindu ondoren, Zabalak agintea hartu du (13-22).
2025/07/02 - 23:22
Promozio mailako lau bikote, eta elite mailako beste lau, San Fermineko erremonteko torneoan
Finalerdiak hilaren 9an eta 10ean jokatuko dituzte, eta final handia, ordea, 11n. Bi erremontistak debuta egingo dute: Koteto Ezkurrak, alegia, erremontista ohiaren semeak, eta Xuban Ilarregik.
2025/07/02 - 14:45
Binakako San Fermin Txapelketa uztailaren 5etik 14ra artean jokatuko da
Lau bikotek badute jada multzoen faserako txartela ziurtatuta: Etxeberria-Zabaleta, Artola-Iztueta, Altuna III-Bikuña eta Peña II-Mariezkurrena II. Horiez gain, Urrutikoetxea-Albisu vs Larazabal-Imaz eta Ezkurdia-Martija vs Elordi-Rezusta partidetako irabazleek osatuko dute txapelketa.
2025/06/29 - 22:46
Zabalak finalerdiak jokatuko ditu, Altuna kanporatuta (19-22)
Javi Zabalak Sanferminetako Lau t'erdiko finalerdia jokatuko du, ostiralean, Peio Etxeberriaren aurka. Errioxarrak Jokin Altuna garaitu du Mungian jokatutako partida gorabeheratsu eta gogorrean.
2025/06/29 - 21:58
Altunak min hartu du belaunean, Zabalaren aurkako partidan
Jokin Altunak susto galanta eman du. Sanferminetako 4 t'erdikoko final-laurdenetan, Zabalaren aurka jokatzen ari zela, amezketarrak min hartu du ezker belaunean. Aldageletara joan da, baina jokatzen jarraitu ahal izan du.
2025/06/29 - 02:45
Etxeberriak Ezkurdia menderatu du, eta aurkariaren zain dago finalerdietan
Peio Etxeberriak 20-22 garaitu du Joseba Ezkurdia Sopelan jokatu duten Sanferminetako 4 t'erdiko txapelketako final-laurdenetako partidan. Hala, finalerdietan dago, eta Altuna edo Zabala izango du aurkari.
2025/06/28 - 13:47
Peña finalerdietara igaro da, Iker Larrazabal mendean hartuta (22-13)
Tolosarra nagusi izan da final-laurdenetako partidan, eta Iñaki Artola izango du aurkari ostiralean, Atano III.a pilotalekuan.
2025/06/25 - 23:56
Artolak Bakaikoa menderatu du, 22-13, eta San Fermineko Lau t'erdiko txapelketako finalerdietan da
Alegiarrak, finalerdietan, Peña II.a edo Larrazabal izango du aurkari, uztailaren 4an, Donostian.
2025/06/24 - 23:33
Peio Etxeberriak eta Javier Zabalak sanferminetako lau t'erdiko txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte
Peio Etxeberriak, Eibarren, Aitor Elordi utzi du txapelketatik kanpo, 16-22 irabazita; Javier Zabalak, ordea, Seguran, 7-22 menderatu du Dario. Etxeberriak Ezkurdia izango du aurkari, final laurdenetan, eta Zabalak, aldiz, Altuna III.a.