Esku-pilotako beste lehiaketa batzuk
2024/10/04 - 20:56
CaixaBank Masterseko finalerdiak, ostiral honetan, ETB1en eta eitb.eus-en
CaixaBank Masterseko bi finalerdiak gaur gauean jokatuko dira Nafarroa Arenan, 22:15etik aurrera. Lehenbizikoan, Peñak eta Zabaletak Peio Etxeberria eta Mariezkurrena izango dituzte aurrez aurre. Bigarrenean, Altunak eta Iztuetak Zabalarekin eta Imazekin neurtuko dituzte indarrak.
2024/10/02 - 20:46
Jon Mariezkurrenak jokatu ahalko du, ostiralean, CaixaBank Masterseko finalaurrekoetan
Berriozarreko atzelariak ezin izan zuen parte hartu San Mateo Torneoan, ezker hankako aduktorean lesioa baitzuen. Dagoeneko osatuta dago eta Nafarroa Arenan izango da, Peio Etxeberriarekin batera, Peña II.a-Zabaleta aurkari. CaixaBank Masterseko finalerako txartela eskuratzea izango du helburu.
2024/09/29 - 23:06
Peio Etxeberria eta Beñat Rezusta, San Mateo Torneoko txapeldunak
Gipuzkoarra eta nafarra 22 eta 12 nagusitu dira Javier Zabalaren eta Jose Javier Zabaletaren aurka jokatutako finalean. Rezustak bost San Mateo final jokatu eta bostak irabazi ditu.
2024/09/29 - 01:36
Baikok irabazi du Urzante Desafioa
Lau t'erdikoan, Ezkurdia 18 eta 5 nagusitu zaio Peñari. Binaka, Jakak eta Imazek eskuratu dute puntua, Altuna eta Martija 11 eta 22 menderatuta. Buruz burukoan erabaki da guztia, eta Bakaikoak 12 eta 18 garaitu du Murua.
2024/09/27 - 20:48
Etxeberria eta Rezusta izango dira San Mateo Torneoko finalean
Peña II.a eta Albisu 18-22 menderatuta, Peio Etxeberriak eta Beñat Rezustak lortu dute datorren igandean San Mateo Torneoko finala jokatzeko txartela.
2024/09/26 - 17:01
Artolak eta Salaberrik Altuna eta Gaskue kanporatu dituzte San Mateo Torneotik
Gorriak 16-12 aurretik joan arren, Artolak eta Salaberrik Altuna eta Gaskue kanporatu dituzte. Artolak eta Salaberrik Zabala eta Zabaleta izango dituzte aurkari hurrengo neurketan.
2024/09/25 - 17:15
Etxeberriak eta Rezustak San Mateo Torneoan aurrera egiteko aukera dute
Ez zen partida erraza izan, baina Peio Etxeberriak eta Beñat Rezustak Laso eta Iztueta garaitu dituzte. Beraz, ostegunean, Peña eta Albisuren aurka arituko dira, San Mateo Torneoan aurrera egiteko.
2024/09/24 - 16:28
Zabalak eta Zabaletak San Mateoetako finalera sailkatzeko aurrerapausoa eman dute
Zabalak eta Zabaletak 22-20 irabazi diete Altuna III.ari eta Aldaberi San Mateoetako finalerdietako ligaxkako partida; ondorioz, Zabala-Zabaleta bikoteak finalera sailkatzeko aurrerapausoa eman du. Bestalde, Altuna III-Aldabe bikoteak aurrera egiteko aukerekin jarraitzen du.
2024/09/24 - 01:53
Zabalak eta Zabaletak Altuna III.ari eta Aldaberi irabazi diete San Mateo Torneoan (20-22)
Zabalak eta Zabaletak finalerdietako ligako lehen partida jokatu dute gaur arratsaldean, Logroñoko Adarraga pilotalekuan, Altuna III.aren eta Aldaberen aurka. Azken horrentzat lehenengo aldia da San Mateo Torneoan.
2024/09/22 - 23:14
Peñak eta Albisuk lehen puntua lortu dute San Mateo torneoko finalaurreko ligaxkan
Jon Ander Peñak eta Jon Ander Albisuk 22 eta 20 irabazi diete Unai Lasori eta Martxel Iztuetari gaur, Logroñoko Adarraga frontoian, eta lehen puntua eskuratu dute San Mateo torneoko finalerdietako ligaxkan.
2024/09/21 - 23:16
Dariok eta Rezustak mendean hartu dituzte Ezkurdia eta Martija partida gogor batean (21-22)
Dario eta Rezusta San Mateo Torneoko finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira, Ezkurdia eta Martijari 21-22 irabazita, partida gogor eta ikusgarri batean, Adarraga frontoian.
2024/09/21 - 13:29
Artolak eta Salaverrik aurrera egin dute San Mateo Torneoan, Larrazabal eta Imaz mendean hartuta (22-11)
Iñaki Artolak eta Ruben Salaverrik San Mateo Torneoaren atariko fasea gainditu dute bart, Logroñoko Adarraga pilotalekuan, Iker Larrazabal eta Ander Imaz 22-11 garaituta.
2024/09/20 - 13:22
Gaur abiatuko da San Mateo Torneoa
Ostiral honetan hasi eta hilaren 29ra bitartean, San Mateo torneoa jokatuko da Logroñon, Adarraga pilotalekuan; 10 jaialdi eta 30 partida. Aurten, Dario, Zabala eta Salaverri errioxarrei torneoan parte hartzeko aukera eman diete.
2024/09/16 - 17:29
CaixaBank Masterseko finalerdiak urriaren 4an jokatuko dira eta finala urriaren 6a, Nafarroa Arenan
2024ko CaixaBank Masterseko azken fasea aurkeztu dute, Nafarroa Arenan. Han jokatuko dira finalerdiak urriaren 4an, baita finala ere, urriaren 6an. Etxeberria-Mariezkurrena II vs Peña II-Zabaleta eta Altuna III-Iztueta vs Zabala-Imaz dira finalerdietako neurketak.
2024/09/15 - 22:26
Peña II.a eta Zabaleta CaixaBank Masterseko finalerdietara, Jaka-Martija bikotea menderatuta (22-17)
Peña II-Zabaleta bikoteak garaipena bereganatu du Jakaren eta Martijaren kontra, 22-17ko emaitzarekin, CaixaBank Masterseko play-offeko partidan; ondorioz, Etxeberria eta Mariezkurrena II.a izango dituzte aurkari finalerdietan Peña II.ak eta Zabaletak.
2024/09/14 - 12:55
Zabala eta Imaz CaixaBank Masterseko finalerdietan izango dira, Laso-Aranguren bikotea kanporatu ostean
Javi Zabalak eta Ander Imazek osatzen duten bikoteak alde nabarmenarekin garaitu dituzte Unai Laso eta Aitor Aranguren (11-22), Galdakaon jokatu den CaixaBank Mastersaren play-offetako lehendabiziko kanporaketan.
2024/09/08 - 22:57
Etxeberria eta Mariezkurrenak Zabala eta Imaz garaitu dituzte eta finalerdietan lehen postuan sailkatu (22-19)
Oso partida lehiatua jokatu dute bi bikoteek. Une askotan, urdinak izan dira aurretik, baina, azkenean, Etxeberria eta Mariezkurrena nagusitu dira (22-19). Hala, Zabala eta Imazek Peña eta Zabaletaren aurka jokatuko dute play-offetan.
2024/09/07 - 14:22
Altuna III.ak eta Iztuetak jokatuko dute CaixaBank Masterseko finalaurrekoa, Ezkurdia eta Albisu menderatuta
Jokin Altuna eta Martxel Iztueta CaixaBank Masterseko finalaurrekoan izango dira, bart Joseba Ezkurdia eta Jon Ander Albisu 22-13 garaitu baitituzte Zestoako frontoian.
2024/09/03 - 16:50
Inoizko San Mateo Txapelketa luzeena irailaren 20tik 29ra artean jokatuko da
Altuna III-Tolosa, Zabala-Zabaleta, Laso-Iztueta eta Peña II-Mariezkurrena II bikoteek bermatuta dute parte-hartzea. Beste bi bikoteak Artola-Salaverri II vs Larrazabal-Imaz eta Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta partidetako garaileetatik aterako dira. Finala irailaren 29an jokatuko da.
2024/09/01 - 22:57
Larrazabal eta Rezustak Altuna eta Iztueta garaitu dituzte partida lehiatu batean (22-20)
Larrazabal, Artolaren ordez jokatu duena, eta Rezusta atzetik hasi dira frontoian, baina markagailuari buelta ematen jakin dute, eta hirugarren puntua lortu dute Caixabank Mastersean bikotearentzat (22-20).