Esku-pilotako beste lehiaketa batzuk
2023/06/27 - 17:25
2023ko San Fermin Torneoa aurkeztu dute
Finalerdietako ligaxka uztailaren 7ko gauean hasiko da, eta finala uztailaren 14an izango da, Labriten.
2023/06/25 - 21:11
Ezkurdia, Sanferminetako Lau t'erdiko finaletik pauso bakarrera Peio Etxeberria mendean hartu ostean
Joseba Ezkurdiak irabazi egin du Peio Etxeberriaren aurka 22-20ko emaitzarekin Logroñon jokatutako San Fermin Txapelketako partida. Ondorioz, Arbizukoak (Nafarroa) urrats bakarrera du final handia.
2023/06/24 - 23:03
Elordik Elezkano gainditu du eta aurrera egin du txapelketan (22-4)
Elordik argi eta garbi irabazi dio Elezkanori, Eibarren 22-4 irabazita. Bestalde, Unai Matak debut ona egin du binakako partidan, garaipena bereganatzea lortu ez duen arren.
2023/06/24 - 17:51
Peio Etxeberria eta Artola aurrera, San Fermingo Lau t´erdikoan
Peio Etxeberriak aurrera egin du San Fermin Torneoan, 22-4 menderatu zuen Salaberria, eta igandean, Ezkurdia izango du aurrez-aurre Logroñon. Barañainen, berriz, Artolak 22-18 irabazi zion Zubizarretari eta datorren ostiralean Jakaren aurka neurtuko ditu indarrak Zaldibarren.
2023/06/21 - 19:08
CaixaBank Mastersa uztailaren 21ean hasi eta urriaren 1ean amaituko da
Aurkeztu dute 2023ko CaixaBank Mastersa. Sei bikote ariko dira lehian: Elordi-Albisu, Ezkurdia-Mariezkurrena II, Peña II-Rezusta, Altuna III-Imaz, Jaka-Martija eta Larrazabal-Zabaleta. Txapelketako lehen partida Urrestillan jokatuko da uztailaren 1ean, eta finala urriaren 1ean Nafarroa Arenan.
2023/06/18 - 23:00
Anboto nagusitu da Bizkaia Torneoko finalerdietan eta Solluberen aurka jokatuko du finala
Peña erraz nagusitu zaio Zubizarretari 4 t'erdiko partidan (18-9). Binakakoan, aldiz, Oiz nagusitu da Urrutikoetxea eta Imazen eskutik (22-15). Unai Alberdik 18-11 irabazi dio anaiari, eta finalerako txartela eman dio Anbotori.
2023/06/17 - 14:54
Elordik estreinatu du txapeldunaren elastiko gorria
Aitor Elordi Buruz Buruko txapeldunak urtean zehar jantziko duen elastiko gorria estreinatu du. Ekainaren 16an Mallabin, bere herrian, jokatu zuen Bizkaia Torneoko partida; Banakako Txapelketa irabazi ondorengo lehena.
2023/06/14 - 21:02
Erik eta Lekerika Carmelo Baldan entrenatu dira, Donostiako Grand Slameko finala prestatzeko
Goikoetxea eta Gorka izango dituzte aurkari, larunbatean; eitb.eus-ek eta ETB1ek finala emango dute. Bi pilotariekin izan gara, eta finalaren gaineko hausnarketa egin dute.
2023/06/03 - 23:33
Zubizarretak Agirre gainditu du partida gogor batean (22-21)
Labriten jokatutako Sanferminetako Lau t 'erdiko Txapelketako kanporaketan, Iraitz Zubizarretak 22-21 irabazi dio Asier Agirreri. Partida oso lehiatua izan da, baina azkenean Ataungoaren alde atera da.
2023/06/03 - 16:51
Urrutikoetxea garaile, Larrazabalen aurka (22-17)
Bizkaitarra nagusi izan zen Sanferminetako Lau t'erdiko lehen kanporaketan. Sakearekin asmatu zuen eta 19 eta 11 aurreratu zen markagailuan. Larrazabal 17ra hurbildu zen baina garaipena Urrutikoetxeak eraman zuen.
2023/05/30 - 17:29
X. Bizkaia Torneoa ekainaren 16an abiatuko da
Mallabian hasiko da txapelketa, eta finala Bizkaia Frontoian izango da abuztuaren 22an, Bilboko Aste Nagusian.
2023/04/11 - 22:10
Euskadiko Federazioa kidetzat hartzea eztabaidatuko du Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak
Nazioarteko erakundearen zuzendaritza batzordeak ezohiko batzarra egingo du, bere estatutuen aldaketa aztertzeko.
2023/04/09 - 17:18
Sagarmendi-Lertxundi eta Quesada-Maixi, txapeldun pala egokituan
Adimen urritasuneko partiduan, Lertxundik eta Sagarmendik osatu duten bikotea nagusitu da. 25 eta 11 hartu dituzte mendean Gomez eta Huegun. Urritasun fisikoko partidua askoz parekatuagoa izan da. Yann-Lizaso eta Quesada-Maixi bikoteek 24 tantoan berdindu dute. 25.a urdinek egin dute.
2023/04/04 - 19:12
Pilota egokituko finalak, igandean ETB1en eta eitb.eusen
Alde batetik, adimen urritasuna duten bi bikotek neurtuko dituzte indarrak: Gomez-Huegunek eta Lertxundi-Sagarmendik. Bestetik, urritasun fisikoa duten pilotarien finalean Yann-Lizaso eta Quisada-Maixi arituko dira elkarren kontra. Finalak zuzenean emango ditugu ETB1 eta eitb.eusen.
2023/03/29 - 23:58
Euskal Selekzioak urrezko hiru domina lortu ditu Nazioarteko Pilota Konfederazioaren Munduko Txapelketan
Euskal Herriko emakumeek urrea lortu dute bi modalitate hauexetan: nazioartekoan eta valentziar erako pilotan. Gizonezkoek ere urrezko domina zintzilikatu dute valentziar erako pilota modalitatean.
2023/03/27 - 18:30
Euskal Selekzioa, Esku Pilotako Konfederazioaren Munduko Txapelketara
Bihar hasi eta apirilaren 1a bitartean, Esku Pilotako Nazioarteko Konfederazioaren Munduko Txapelketa jokatuko da, Alziran, Valentzian. 19 herrialdetako selekzio arituko dira, tartean Euskal Selekzioa dela. 16 pilotarik jardungo dute: zortzi emakumezko eta zortzi gizonezko.
2023/03/07 - 17:18
Luis Sanchez, trinketeko txapeldun berria: ''Neurri batean Munduko txapelketako arantza kendu dut''
Pasa den igandean trinketeko txapelketa gorena irabazi zuen Luis Sanchezek. Nafarra izaki, txapela jantzi duen Hegoaldeko lehen pilotaria izan zen Battitta Ducassou mendean hartuta.
2023/02/28 - 18:03
Barandikak jokatuko du buruz buruko finala Ezkurdin
Gizonezkoen buruz buruko Final Fourreko lehen finalerdia jokatu zen atzo. Xabi Barandikak Johan Sorozabal hartu zuen mendean eta martxoaren 13an finala jokatuko du Erkiagaren edo Lopezen aurka.
2023/02/11 - 12:11
Arrizabalaga eta Oses, Bizkaia Txapelketako irabazleak
Arrzabalagak eta Osesek jantzi dute Bizkaia Txapelketako txapela, finalean Aldai-Mendizabal bikotea mendean hartuta 21-22ko emaitzarekin. Bideo honetan dituzu ikusgai azken tantoa eta irabazleen adierazpenak.
2023/02/11 - 00:34
Arrizabalagak eta Osesek Bizkaia Torneoa irabazi dute Aldai eta Mendizabal garaituta
Arrizabalagak eta Osesek pronostikoak hautsi dituzte aurreko ligaxkan partidarik galdu ez zuten Aldai-Mendizabal bikotea menderatuz.