Esku-pilotako beste lehiaketa batzuk
2023/08/13 - 22:56
Txapelketako lehen garaipena Jaka eta Martijarentzat
Erik Jakak eta Julen Martijak lehen garaipena lortu dute Caixabank Mastersean. 22 eta 13 irabazi diete Larrazabal eta Zabaletak osatutako bikoteari.
2023/08/13 - 19:50
Esku Pilotako Euskal Selekzioa, Mexikon
Sei euskal pilotari aritu dira lehian herrialde amerikarrean. Partidak jokatu dira hainbat modalitatetan, baita bi selekzioen arteko erronka berezia ere.
2023/08/12 - 14:09
Peña II.ak eta Rezustak bigarren puntua lortu dute, Elordi eta Albisu menderatuta
Peña II.ak eta Rezustak Caixabank Masterseko bigarren puntua lortu dute, Elordi eta Albisu 22-16 mendean hartuta. Azken hauek, aukera gabe geratu dira hiru partidetatik hirurak galdu dituztelako.
2023/08/08 - 22:59
Peña II.a eta Albisu, Andre Maria Zuriaren Torneoko txapeldunak (22-19)
Altuna III.a eta Martija mendean hartu dituzte Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako finalen. Neurketa ederra izan da, maila handiko tantoekin.
2023/08/06 - 22:51
Altuna-Martijak finala jokatuko dute, Ezkurdia-Zabaletari 22-20 irabazi ostean
Partida gogorra jokatu dute Ezkurdia-Zabaletaren aurka. Astearteko finalean, Peña-Albisu bikotea izango dute aurkari.
2023/08/05 - 14:36
Peña II.ak eta Albisuk Andra Mari Zuriaren Torneoko finalerako txartela lortu dute
Txapelketako lehen finalerdian mendean hartu dute Larrazabal-Mariezkurrena II.a bikotea 22-17ko emaitzarekin. Igandean jokatuko den Ezkurdia-Zabaleta vs Altuna III.a-Martija finalerdiko irabazlearen aurka jokatuko dute finala.
2023/08/01 - 17:05
Donostia Hiria Torneoa, enpresen arteko bikote mistorik gabe, 12 urte eta gero
Donostia Hiria Torneoa aurkeztu dute astearte honetan, eta aurtengo berritasun nagusia izango da ez dela enpresen arteko pilotari nahasterik egongo bikoteak osatzerako garaian. Enpresa bakoitzak bi bikote aurkeztuko ditu, abuztuaren 29an hasi eta irailaren 1era arte jokatuko den txapelketan.
2023/07/14 - 22:23
Altuna eta Rezusta, Sanferminetako binakako txapeldunak
Altunak eta Rezustak irabazi dute San Fermin Torneoko binakako finala, Larrazabal eta Mariezkurrenari 22-11 irabazi ondoren.
2023/07/14 - 18:16
Aspe da aurtengo garailea, Olioaren Desafioan
Lau t'erdian, Pello Etxeberriak 18 eta 9 hartu zuen mendean Urrutikoetxea. Bikoteka, Elordi eta Zabaleta 22 eta 11 nagusitu zitzaizkien Peña eta Imazi. Baikoren puntu bakarra, berriz, Iñaki Artolak eskuratu zuen, Zabalari 18 eta 16 irabazita.
2023/07/13 - 16:45
Ezkurdia eta Zabaletaren garaipenak finalerako txartela eman die Altuna eta Rezustari
22-19ko emaitza lortuta, Jaka eta Aranguren garaitzea lortu zuten Ezkurdiak eta Zabaletak atzoko finalaurrekoan. Hala, San Fermin Torneoko finalerako txartela eman zien Altuna eta Rezustari. Larrazabal eta Mariezkurrenaren kontra jokatuko dute finalean.
2023/07/12 - 16:45
Larrazabalek eta Mariezkurrenak San Fermin Torneoko finalerako txartela lortu dute
Peña eta Albisu 17-22 mendean hartu ostean, Larrazabalek eta Mariezkurrenak San Fermin Torneoko finala jokatuko dute ostiral honetan. Gaur gaueko partidatik aterako da beste bikote finalista.
2023/07/09 - 22:17
Elordik eta Martijak lehen garaipena eskuratu dute
Aitor Elordik eta Julen Martijak lehen garaipena lortu dute San Fermin Torneoan. 22-8 irabazi diete Peña II.ari eta Albisuri. Hala ere, oso zail dute sailkatzea.
2023/07/08 - 15:12
Mariezkurrena eta Larrazabal nagusitu dira txapelketako lehen partidan
Gizonezkoen Sanferminetako Binakako Txapelketa bart hasi da eta Larrazabalek eta Mariezkurrenak 9 tantotan utzi dituzte Elordi eta Martija (9-22). Aitor Elordik ez du jokoan sartzerik izan eta Julen Martija errebotepean izan du ia une oro.
2023/07/06 - 22:21
Sanferminetako Lau t'erdiko finala, ostiral honetan, eitb.eus-en eta ETB1en
Ostiral honetan, uztailak 7, Sanferminetako Lau t'erdiko txapelketako finala jokatuko da. Bertan, Jaka eta Altuna III. A arituko dira nor baino nor gehiago. Partida zuzenean ikusi ahalko da, 11:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/07/06 - 20:05
Ezkurdiak eta Zabaletak txapela defendatuko dute Andre Maria Zuriaren Pilota Txapelketan
Txapelketaren lehen finalerdia abuztuaren 4an izango da; bigarrena, hilaren 6an, eta finala bi egun geroago, abuztuaren 8an.
2023/07/02 - 22:11
Jakak Urrutikoetxea menderatu du (22-16) eta Altunaren aurka lehiatuko da finalean
Erik Jakak 22-16 irabazi dio larunbat honetan Mikel Urrutikoetxeari Sanferminetako 4 t'erdiko txapelketako finalerdian. Hala, Altuna III. aren aurka lehiatuko da finalean, hark Ezkurdiari irabazi baitzion beste finalerdian.
2023/07/02 - 12:46
Altuna III.a Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketako finalerako sailkatu da, Ezkurdiari gailendu ostean
Jokin Altunak garaipena lortu du Joseba Ezkurdiaren aurka Lau t'erdiko San Fermin Txapelketako finalerdian, 13-22ko emaitzarekin. Ondorioz, Altuna III.a da lehen finalista.
2023/07/01 - 14:27
Erik Jakak Sanferminetako Lau t´erdiko Txapelketako finalerdia jokatuko du Urrutikoetxearen aurka
Erik Jakak Iñaki Artola garaitu du Sanferminetako Lau t´erdiko Txapelketako final-laurdenetan, eta uztailaren 2an, igandean, txapelketako finalerdian Urrutikoetxearen aurka neurtuko ditu indarrak, Elgetan.
2023/06/29 - 22:55
Altuna nagusitu da Elordiren aurka final-laurdenetako norgehiagokan (22-15)
Jokin Altunak 22-15 irabazi dio Aitor Elordiri Sanferminetako 4 t'erdiko txapelketako final-laurdenetan, eta Ezkurdiaren aurka lehiatuko da finalerdietan. Hala, amezketarrak Buruz Buruko finalaren errebantxa hartu du.
2023/06/27 - 18:05
Sei bikote San Fermin Torneoan, uztailaren 7tik 14ra
2023ko San Fermin Torneoa uztailaren 7tik 14ra bitartean jokatuko da, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hamabi pilotari arituko dira bertan (Baikoko sei eta ASPEko sei) sei bikotetan banatuta.