7. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elezkano II.a eta Rezusta, liderrak lehen itzulia amaituta

Binakako Txapelketaren 7. jardunaldia jokatu ostean, hiru bikote daude berdinduta sailkapenaren buruan, bosna garaipenekin.
20190107151622_elezkanorezusta_
18:00 - 20:00
Berdinketa hirukoitza sailkapenaren buruan, lehen itzulia amaituta

2019ko Binakako Txapelketaren lehen itzulia amaitu da, eta 7 jardunaldiren ostean, hiru bikote daude berdinduta sailkapenaren buruan, bosna garaipenekin. Aldeko eta kontrako tantoen balantzeak finkatzen ditu postu zehatzak hiruren artean.

Elezkano II.a eta Rezusta dira sailkapeneko liderrak Urrutikoetxeari eta Aretxabaletari irabazita (22-9). Bigarren postuan daude Irribarria eta Zabaleta, hirugarren postuan dauden Olaizola II.ari eta Albisuri irabazita (22-19). Laugarren postua Artolak eta Mariezkurrenak betetzen dute, Ezkurdiari eta Galarzari (22-16) irabazita.

Bengoetxea VI.a eta Imaz bosgarren postuan kokatu dira Altuna III.ari eta Martijari irabazi (22-13) ostean. Azken postuetan dauden hiru bikoteak berdinduta daude bina garaipenekin. Ezkurdia eta Galarza seigarren dira, Altuna III.a eta Martija zazpigarren, eta Urrutikoetxea eta Aretxabaleta zortzigarren.

Binakako Txapelketako sailkapena 7. jardunaldia amaitu ostean:

BIKOTEAKIRABAZITATANTOAK ALDETANTOAK KONTRAALDEA
1Elezkano II - Rezusta513610036
2Irribarria - Zabaleta513711027
3Olaizola II - Albisu514212319
4Artola - Mariezkurrena II4125126-1
5Bengoetxea VI - Imaz3119129-10
6Ezkurdia - Galarza2121131-10
7Altuna III - Martija2123148-25
8Urrutikoetxea - Aretxabaleta2112148-36

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X